NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Gizartea integratzaileagoa izan dadin, eta onuragarriagoa pertsonentzat, gizartearentzat eta industria-sektorearentzat

2018.09.25

Zahartze aktibo eta osasuntsuaren alorreko soluzio berriak

Bizkaia Silver Week jardunaldietan, ahalegina egiten dute pertsonak aktibo eta osasuntsu zahartu daitezen soluzio berriak bilatzeko, eta, jardunaldi horietako ekitaldi nagusietako bat da AAL Forum 2018 nazioarteko biltzarra, zeina Bilbon egingo baita irailaren 24tik 26ra.

Edizio honetan, teknologia berriek osasuntsu zahartzeko duten garrantzia eta horrek pertsonetan, gizartean eta industriaren sektorean duen eragina izango dira aztergai nagusi, eta, aurreikuspenen arabera, 500 bat lagunek hartuko dute parte.

AAL Forum aukera aparta da bertatik bertara ezagutzeko zahartze aktiboari buruzko ezagutza sakontzen aritzen diren Europa mailako eta tokiko eragile sozial eta ekonomiko nagusiak, eta, gainera, sektoreko teknologien azken berrikuntzak erakutsiko dira.

Azpimarratzekoa da han izango dela, eragile instituzional gisa, Marco Marsella, Europako Batzordeko Teknologien Unitateko arduraduna, eta orobat Cristina Bescos, PHILIPS Europako Osasuneko eta Teleosasuneko negozio-zuzendaria, eragile ekonomiko gisa.

Informazio gehiago


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: