NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Larrialdietako langileen osasuna ukipen-biofeedback bidez monitorizatzeko sistema bat garatuko dugu

2020.07.30

Tresna horren bidez, garaiz hautematen dira osasuna edo lan egiteko gaitasuna okertzea ekar dezaketen arrisku-faktoreak

SIXTHSENSE ekimenaren helburu nagusia larrialdietako langileen osasuna denbora errealean eta ukipen-biofeedback bidez monitorizatzeko sistema bat garatzea da. Sistema horri esker, uneoro detektatu ahal izango dira osasunarentzat arriskutsuak izan daitezkeen egoerak, eta haiei aurrea hartu ahal izango zaie.

Sistemak aukera emango du osasuna edo lan egiteko gaitasuna okertzea ekar dezaketen arrisku-faktoreak garaiz hautemateko. Orobat baliatzen da biosentsoreen datuetan (laktatoa, sodioa, potasioa, bihotz-maiztasuna eta tenperatura) oinarritutako eredu prediktiboez.

Operatiboetako langileak kudeatzeko tresna gisa ere balio du, aginte-zentroan denbora errealean monitorizatzen baitu lantaldearen eraginkortasuna areagotzeko zer laguntza behar den eta laneko segurtasuna zein den. Halaber, ikerketa-metodologia berri bat ezartzen du, larrialdietako taldeen inklusio jasangarrian oinarritua.

Informazio gehiago

SIXTHSENSE Eurpako Horizon 2020 programak finantzatzen du, eta 36 hilabetez garatuko da, 7.242.442,5 €-ko aurrekontuarekin.

Proiektuaren partzuergoan Europako bederatzi herrialdetako 21 erakunde daude, eta TECNALIAk koordinatuko ditu. Partzuergoan, hiru unibertsitate daude —Aalborg Universitet (Danimarka), Universidad de León (Espainia) eta Technische Universität Chemnitz (Alemania)—; ikerketa eta teknologiako bost europar erakunde —TECNALIA (Espainia), Joanneum Research Forschungsgesellschaft (Austria), BioNanoNet Forschungsgesellschaft (Austria), Eucentre Foundation (Italia) eta TECNALIA Serbia (Serbia)—; industriako bi ordezkari garrantzitsu —Jobst Technologies (Alemania) eta Methrom DropSens (Espainia)—; eta espezializazio-alor desberdinak dituzten bost ETE bazkide —Senetics healthcare group (Alemania), TeleGroup (Alemania), Smartex (Italia), Global Electronic Solutions (Serbia) eta BiFlow Systems (Alemania)—.

Beste erakunde batzuek ere hartzen dute parte, hala nola Serbiako Mendiko Erreskate Zerbitzuak eta Bosnia-Herzegovinako Mendiko Erreskateko Erakundeen Elkarteak, lau suhiltzaile-konpainiak —Gumpoldskirchen (Austria), Postojna (Eslovenia), Rijeka (Kroazia) eta Pavia (Italia)—, suteetako erreskateetako aditu batek eta arrisku-kudeaketako aditu batzuek —IFR (Austria)—.

 


 

 

 

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: