NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Zure enpresa nazioartean ezagutarazteko laguntza ematen dizugu

2018.07.05

Innovation Forum Euskadik animatzen zaitu parte hartzera Euskadiko startupei zuzendua dagoen osasunaren eta teknologiaren alorreko lehen lehiaketan

Eskerretik eskuinera: Blanca Usoz - Health 2.0 Basque; Juan Carlos Santamaría - Health 2.0 Basque; Lara Díaz de Greñu - TECNALIA; Gonzálo López - Health 2.0 Basque eta Andrea Sarasola - TECNALIA.

Ezkerretik eskuinera: Blanca Usoz, Health 2.0 Basqueren sortzaileetako bat; Juan Carlos Santamaría, Health 2.0 Basqueren sortzaileetako bat; Lara Díaz de Greñu, Innovation Forum Euskadiko lehendakaria eta TECNALIAko ikertzailea; Gonzalo López, Health 2.0 Basqueren sortzaileetako bat, eta Andrea Sarasola, de Innovation Forum Euskadiren sortzaileetako bat eta TECNALIAko ikertzailea.

Innovation Forum sareko kide izatera gonbidatzen zaitugu, eta orobat Euskadin osasunaren eta teknologiaren alorrean dabiltzan startupentzat antolatu den lehen lehiaketan parte hartzera; erakusleiho ezin hobea da zure ideia nazioarteko eragileei erakusteko. 

Innovation Forum Euskadi Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, 2018ko azaroaren 8an, eta lehiaketan hautatutako 10 startupek beren proiektuak azaldu ahal izango dizkiete nazioartean maila handia duten ekintzaile eta inbertitzaileei. Proiektu irabazlea IMAGINE IF! lehiaketaren finalera pasatuko da (Cambridge, Erresuma Batua), eta, hala, Innovation Forum nazioarteko sarean sartuko da.

Hautatutako 10 startupek beren proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte Health 2.0 Basqueren hurrengo topaketan. Topaketa hori Osasun Digitalaren Batzarra: osasuna konektatuz batzarrean egingo da, EHUren Udako Ikastaroen barruan, Donostiako Miramar jauregian, 2018ko irailaren 14an.

Innovation Forum Cambridgeko eta Oxfordeko unibertsitateen artean sortutako sare bat da; ekintzaileak eta ikertzaile zientifikoak konektatzen ditu mundu mailako inbertitzaileekin eta business angels-ekin. Hamabost nodo baino gehiago ditu Europan, Asian eta AEBn. Sare horretan, izen handiko enpresak daude, hala nola Johnson&Johnson Ventures, IBM, Roche eta Astellas Pharma, eta IMAGINE IF! ekitaldian egongo dira, Cambridgen, startup irabazleekin batera. 

Informazio gehiago

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: