NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

FIK: Bizimodu hobe bat izateko teknologia

fik

2017. urtean, FIK iniziatiba atera zen, osasunaren eta bizi-kalitatearen esparruetan babestu daitezkeen industria-jabetzako aktiboak garatzeko, adineko pertsonen eta dibertsitate funtzionala dutenen autonomia, independentzia, osasuna eta bizi-kalitatea maximizatzeko, aldi berean ekonomia-ehuna sortzea ahalbidetuz.

Ekimen hau hogei bezero-inbertsorerekin sortu zen, eta hasierako aurrekontua 50 milioi euro izan ziren, 10 urterako (2007-2017), zahartze eta desgaitasunari dagokionez.

10 urte horietan jarritako helburuetan oinarrituta, ikerketa-lan handi bat egin da, eta lan horren emaitza dira 35 ikerketa-proiektu.  14 nazionalitate eta 3 kontinentetako 55 ikertzailek garatu dituzte  proiektuak.

Industria-jabetzako babesari dagokionez, guztira nazioarteko 25 patente sortu dira eta horietatik 16 esleituta daude edo eskaera-fasean. Industria-jabetzako babesaren ondoren, 200 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu dira inpaktuko aldizkarietan.

FIKen lanari esker, bi enpresa sortu dira (Textia SL eta Fesia SL), FIKeko zenbait proiektutan garatutako teknologietan oinarritutako produktuak merkatuan jartzeko.

Varstiff proiektuaren markoan garatutako teknologiaren ustiapenean oinarritzen da Textia SLren jarduera. Fesia SLren jarduerak, aldiz, hiru proiektutan sortutako teknologia-ustiapena du oinarri: IntFes, FES Drop Foot eta FES Upper.

Egun, aktiboak merkaturatzeko fasean dago FIK, eta indartsu jarraituko du etorkizunean; inbertsoreentzako itzulkina maximizatzen saiatuko da.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: