NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

AAL Forum 2018: ARO DIGITALEAN ONDO ZAHARTZEA: hazten ari da aldaketa-eragileen komunitatea

2018.09.24 - 2018.09.26

Tokia: Euskalduna Jauregia
Data: 2018.09.24 - 2018.09.26
Ordutegia: 09:00 h - 18:00 h
Iraupena: 3 egun
Antolatzailea: AAL programa eta Bizkaiko Foru Aldundia
Carmen Pastor
carmen.pastor@tecnalia.com

Zahartze aktibo eta osasuntsuaren sektorean ari zara lanean eta parte hartu nahi duzu zahartzen ari diren biztanleen osasun eta gizarteratzearen eraldaketa digitalaren etorkizunera bideratutako Europa mailako eztabaidan? Hala bada, 2018ko AAL foroa aukera bikaina da silver economy (edo 55 urtetik gorakoei dagokien ekonomia) hobeto barneratzen duen —eta, ondorioz, gizabanakoentzat, gizartearentzat eta industriarentzat onuragarria den— ikuspegi sozial eta ekonomiko berri bat sustatzeko ekosistema batean parte hartzeko.

Aurten, Bilbon (Espainia) egingo da AAL Forum jardunaldia, irailaren 24tik 26ra. Gure helburu nagusia ekitaldi interaktibo eta inspiratzaile bat egitea da, AAL komunitatearen sormena eta konpromisoa oinarri hartuta.

Aurtengo foroan, tokiko eragileak elkartu nahi ditugu, hala nola udalerriak, probintziak, eskualdeak eta osasun- nahiz gizarte-zaintzan aritzen direnak, aukera izan dezaten etorkizuneko teknologia digitala diseinatzen ari diren ETE-ekin eta industriekin biltzeko. Aldaketa-eragileen komunitate hori zabaldu nahi dugu zurekin, kostuaren alderditik eraginkorragoak diren sistemak garatu ahal izateko eta zahartzen ari den gizarterako zerbitzuak eraiki ahal izateko elkarrekin.

Jardunaldian, bertaratu diren guztiek parte hartzea sustatzen da, denak baitira aldaketa-eragile beren ekosistemetan. Orobat jarriko zaio arreta berezia merkaturatu aurreko fasean eta merkatuan dauden ALL teknologiak eta soluzioak erakusteari, AAL komunitatearen ekarpenak dituzten saio eta tailer interaktibo eta pizgarrien bidez. Horregatik, saio interaktiboen edo tailerren diseinu eta antolaketarako proposamenak bidaltzera gonbidatzen zaitugu, horretarako gaiak hauek izanik: 

  • Eskariaren araberako bidea: merkatu arautuak
  • AALren ondoko bizitza; AAL soluzioak merkaturatzen direla bermatzea
  • Negozio-kontsumitzaile merkatua: silver economyren dimentsioa
  • AALekin erlazionatutako ekosistemak
  • Iradokizunak 

Informazio gehiago jardunaldiari buruz.

TECNALIAREKIN HARREMANETAN JARTZEKO

Carmen Pastor - carmen.pastor@tecnalia.com

Telefonoa: 902 760 000

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: