NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

ROBOTUNION robotikaren alorreko startupen bila dabil. Zurea halakoa da?

2019.04.10

Tokia: TECNALIA, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea. Mikeletegi pasealekua, 2
Data: 2019.04.10
Ordutegia: 09:20 - 11:30
Antolatzailea: TECNALIA eta TECNALIA VENTURES

TECNALIA Venturesen Entrepreneurs’ Clubarekin eta Europako herrialdeetako RobotUnion azelerazio-programarekin batera, topaketa bat antolatu dugu, robotikaren alorreko startupei eta ETE-ei ezagutzera emateko zer laguntza eta zerbitzu eskaintzen dituen RobotUnionek, beren ideia ekintzaileak merkaturatu ahal izan ditzaten.

Robotikaren alorreko startupei eta ETE-ei zuzendua dagoen Europako herrialdeetako lehen azelerazio-programa da RobotUnion: bere bigarren deialdi irekia egin du, etorkizun handiko startupen bila, 223.000 € kapital libre emakida gisa jasotzeko aukera izan dezaten.

Jardunaldian, RobotUnionek bilatzen duen startup-motaren adibide gisa, bi hitzaldi izango dira streaming bidez (ingelesez): Nido Robotics eta Tendo. Bi startup horiek lehenengo deialdian egin ziren RobotUnion programaren parte.

Topaketa apirilaren 3an egingo da, 9:30ean hasita, TECNALIAren Donostiako instalazioetan. Bertaratzen direnek hau ikusteko aukera izango dute:

  • RobotUnion azelerazio-programaren bigarren deialdi irekiari buruzko xehetasun guztiak.
  • Nido Robotics: kamera integratua duten urpeko droneak fabrikatzen ditu startup honek, giza bizitzarik arriskuan jarri gabe ikusketak, mantentze-lanak nahiz ikerketak egiteko, era efizientean.
  • Tendo: Europako iparraldeko startup honek laguntza mediko robotikoa garatzen du oratzeko arazoak edo mugak dituzten pertsonentzat. 

AGENDA

09:20 – 09:30 Izena ematea

09:30 – 09:40 Ongietorria. Germán Lasa, TECNALIA Ventureseko Marketineko eta Komunikazioko arduraduna.

09:40 – 10:00 RobotUnionen bigarren deialdi irekiaren aurkezpena. Leire Martínez, TECNALIAko proiektu-kudeatzailea

10:00 – 10:40 Nido Roboticsen aurkezpena. Roy Petter Dyrdahl Torgersen, Nido Roboticseko CEOa

[Ingelesez, streaming bidez]

10:40 – 11:10 Tendoren aurkezpena. Sofie Woge, Tendoko CEOa

[Ingelesez, streaming bidez]

11:10 – 11:30 Harreman-sarea lantzeko kafea.

IZENA EMATEKO

Izena emateko formularioa

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: