NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Erresuma Batuko Itsasoko Energia Berriztagarrien Zentroa izan da TECNALIAn, gure ikerketa-proiektuen berri jasotzeko

2015.03.04

TECNALIAko presidentea eta zuzendari nagusia (Javier Ormazabal eta Joseba Jauregizar, hurrenez hurren) eta Erresuma Batuaren Espainiako enbaxadorea, Simon Manley, izan dira ORE Catapult-en ordezkaritzaren topaketaren buru.

 

Itsas energia berriztagarrien ikerketa-zentro britainiar nagusiak TECNALIArekiko eta euskal enpresekiko lankidetza indartu nahi du.

 

Argazkia (ezkerretik eskuinera): Andrew Jameison, ORE Catapult-eko zuzendari nagusia; Javier Ormazabal, TECNALIAko presidentea; Simon Manley, Erresuma Batuaren Espainiako enbaxadorea; Joseba Jauregizar, TECNALIAko zuzendari nagusia; Ignacio Martí, ORE Catapult-eko teknologia-zuzendaria.

TECNALIA ikerketa-zentroak ORE (Offshore Renewable Energy) Catapult-en ordezkaritza baten bisita jaso du, itsas energia berriztagarrien ikerketa-zentro britainiar nagusiaren ordezkariena alegia. Harremanak estutzea eta I+G+B arloan lankidetza areagotzea du helburu bisitak.

TECNALIA Reseach & Innovation-en izan den bitartean, ordezkaritza britainiarrak aukera izan du TECNALIA hurbilagotik ezagutzeko eta instalazio batzuen bisita gidatua egiteko (sare elektriko adimendunak, nanoteknologiak, manufakturazioa eta garraioa). Ekipo elektrikoak ikertzeko, garatzeko eta ziurtatzeko InGRID laborategi berriak ere bisitatu dituzte (otsailaren 16an inauguratuak), eta itsas energien arloko esperientziak partekatu dituzte.

Topaketa baliagarria izan da TECNALIAk eta ORE Catapult-ek lankidetza-esparru eta negozio-aukera berriak identifikatzeko.

TECNALIAk esperientzia zabala du itsas energiaren proiektuetan. Duela hamar urtetik, horrelako energien gaineko ikerketa, frogak eta ustiapena helburu dituzten zenbait garapenetan dihardu.

ORE CATAPULT-I BURUZ

Britainia Handiko Gobernuak 2013an sortu zuen Itsas Energia Berrriztagarrien Catapult delakoa, ORE Catapult, zeinak Innovate UK britainiar gobernuaren berrikuntza-agentziak martxan jarritako I+G+Bko plataforma osatzen baitu, beste zazpi-berrikuntza zentrorekin batera.

ORE Catapult energia berriztagarrien sektoreko ikerketa eta berrikuntzako erreferentziako zentroa da Erresuma Batuan. Enpresekin, akademiarekin eta gobernuarekin lankidetzan aritzen da, itsas energia berriztagarriaren kostua murrizteko eta Erresuma Batuaren hazkunde ekonomikoari laguntzeko.

Erresuma Batua jabetzen da zientziak nazioarteko ahalegina behar duela, eta funtsezkoa dela britainiar zientzialariak munduko zientzialari onenekin lankidetzan jardutea. Horrexegatik eratu du hango gobernuak Britainia Handiko Zientzia eta Berrikuntza Sarea (UK Science and Innovation Network - SIN).

Britainia Handiak mundu osoan dituen enbaxada eta kontsulatuetako agregatu zientifikoek osatzen dute sarea, eta Zientzia Ministerioaren (BIS) eta Kanpo Harremanetarako Ministerioaren (FCO) finantziazioa jasotzen du.

SIN sareak Erresuma Batuan sortzen ari diren lehentasun zientifiko eta politikoei erantzuten die, eta baliagarria da lankidetza berrien katalizatzaile gisa.

 

Irudi galeria

Kontaktua

Marta Fernández

T. 902 760 000


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: