NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Emiliano López Atxurra da TECNALIAko lehendakari berria

2016.06.22

Gaur, Donostian, Patronatuaren bileran

Emiliano López Atxurra, Petronorren izenean, TECNALIA ikerketa-zentroko lehendakari izendatu dute aho batez gaur, Patronatuaren bileran, Donostian. Javier Ormazabal ordeztuko du, 2010tik orain arte zentro teknologikoko buru izan dena. Izendapen-ekitaldian, López Atxurrak hau adierazi du: “Intentsitate handiko garaia bizi dugu. Egoera honetan aurrera ateratzeko, ona da iragana aintzat hartzea, zorua irmo zapaltzea, eta etorkizunari grinaz begiratzea. Mundua ulertzeko eta etorkizunaren alde egiteko filosofia horrekin ekiten diot TECNALIAko lehendakaritza honi”.

Horrez gainera, hau esan du: “TECNALIAk baditu euskarriak Europako berpizkunde teknologiko industrialean kontuan hartzeko eragite izateko eta Espainiako ekosistema teknoindustrialean aitzindari izateko. Berrikuntzaren etengabeko pizgarri gisa jardungo duen erakunde bat izan behar du, sektore pribatuan ideia berriak ekoiztea sustatzeko. Eta, horrez gainera, nabarmendu behar du iragana eta etorkizuna konbinatzeko gaitasuna, talentuak, lankidetzak eta ekoizpen-sistemak osatzen duten hiruko dohatsua sustatzen duen zentro izateko gaitasuna”.

Azkenik, TECNALIAko ikertzaileei zuzendu zaie, eta honela esan die: “Zuen esku daude oraina eta etorkizuna. Gauzak hobetzeko eta berriak aurkitzeko grina aukeratu duzue. Bizimodu zirraragarria da. Eta BIZITZA ulertzeko modu bat. Hemen naukazue, ahal dudan neurrian, aurrera egiten laguntzeko”.

López Atxurra abokatua da, graduondoko ikasketak egin ditu nazioarteko ikerketetan eta Europako Erkidegoko zuzenbidean, eta hainbat sektoretan egin du lan (zerbitzu publikoak, azpiegiturak, hiri-garapen estrategikoak); bereziki, azken 20 urteotan, energiaren alorrean.

Laurogeita hamarreko hamarkadan, hainbat enpresatako goi-zuzendaritza estrategikoen aholkulari gisa nabarmendu zen, hala nola Caisse de Depot et Developpement (Transdev), General des Eaux, Veolia, Abertis eta Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya enpresetan. Gero, 1998az geroztik, energiaren alorrean egin zuen lan nazioarteko zenbait konpainiarentzat; Caixa Holding eta Gas Natural-entzat, besteak beste. 2015ean, Petronorreko aholkuari izendatu zuten, eta, aurtengo apirilaz geroztik, Petronorreko lehendakari exekutiboa da.

Patronatu berria

Gaurko bileran, Patronatu berria ere izendatu dute. Honela osatua geratu da:

PATRONO BAZKIDEAK

AERNNOVA AEROSPACE, S.A.U., Juan Ignacio López Gandásegui; ARTECHE CENTRO DE TECNOLOGÍA, A.I.E., Santiago Rementería; CEMENTOS LEMONA, S.A., Juan Ignacio Lecumberri; CESA-COMPAÑÍA ESPAÑOLA DE SISTEMAS AERONÁUTICOS, S.A., Eduardo Chamorro; CIE AUTOMOTIVE, S.A., José Esmorís; CONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES, S.A. (CAF), Imanol Iturrioz; EPTISA CINSA INGENIERÍA Y CALIDAD, S.A., Jesús Gonzalo García; EUSKALTEL, S.A., Manuel Salaverria; EXCAVACIONES VIUDA DE SAINZ, S.A., Pedro Sáinz; FAGOR EDERLAN, S.COOP., Juan María Palencia; FEDERACION ESPAÑOLA DE ASOCIACIONES DE FUNDIDORES, Ignacio Sáenz de Gorbea; GAMESA INNOVATION AND TECHNOLOGY, S.L.U., José Antonio Malumbres; GERDAU ACEROS ESPECIALES EUROPA, S.L., José Antonio Jainaga; GRUPO IGUALMEQUISA, S.A., José Andrés Gorricho; IBARMIA INNOVATEK, S.L.U, Koldo Arandia; IBERDROLA, S.A.,  Pedro Martínez; IBERMÁTICA, S.A., José Ignacio del Río; INGETEAM, S.A., Alejandro Belaustegui; KUTXABANK, S.A., Fernando Irigoyen; PETRÓLEOS DEL NORTE, S.A. (PETRONOR), Emiliano López Atxurra; SAPA PLACENCIA, S.L., Ibón Aperribay; TUBACEX, S.A., Diego Herrero de la Torre; VELATIA, S.L., Javier Ormazabal; VICINAY CADENAS, S.A., Jesús Navas; ZIV APLICACIONES Y TECNOLOGIA, S.L., Norberto Santiago.

PATRONO INSTITUZIONALAK

EUSKO JAURLARITZA, Estíbaliz Hernáez, Leyre Bilbao, María Aguirre, Alexander Arriola, Aitor Patxi Oregi eta Adolfo Morais; ARABAKO FORU ALDUNDIA, Javier Hernando; BIZKAIKO FORU ALDUNDIA, José María Bilbao; GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, Garikoitz Agote, eta EHU, Amaia Maseda.

IZENDAPEN-PATRONOAK

Jon Azua, Pedro Miguel Etxenike, Mª Carmen Gallastegui, Iñaki Garmendia, Joseba Jauregizar, Montserrat Pardo eta José Tesán.

PATRONO OSOAK

BILBOKO UDALA, Mikel Álvarez; DONOSTIAKO UDALA, Ernesto Gasco; GASTEIZKO UDALA, Álvaro Iturritxa; ADEGI, Pello Guibelalde; CEBEK, Iñaki Garcinuño, eta SEA – Arabako Enpresariak, Pascal Gómez.

TECNALIAri buruz

TECNALIA Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro pribatu nagusia da, baita Europako nagusietako bat ere. Hogeita hamar herrialde baino gehiagotako 1.400 aditu ditu, eta guztiek dihardute ezagutza BPG bihurtzeko ahaleginean, gizakion bizi-kalitatea hobetzeko, enpresentzat negozio-aukerak sortuz. Eskutik doazen bi kontzepturen sintesia da Inspiring Business: imajinatzea eta gauzatzea. Horra TECNALIAren bereizgarria.

Irudi galeria

Kontaktua

Marta Fernández

T. 902 760 000


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: