NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Iñaki San Sebastián, Europako EARTO elkarteko lehendakariorde berria

2019.03.20

TECNALIako CEOak EARTOko lehendakari izendatu berri duten Antti Vasararekin lan egingo du (Finlandiako VTT zentroko lehendakaria)

2019ko martxoaren 20a. Europako Ikerketa eta Teknologiako Erakundeen Elkarteak (EARTO) Iñaki San Sebastián sarearen lehendakariorde izendatu zuen atzo. Izendapena Espoon (Finlandia) egin zen, ekitaldi batean, eta lehendakari berria ere izendatu zuten: Antti Vasara, orain arte EARTOko lehendakariorde izan dena eta VTTko zuzendari nagusia, zeina Finlandiako ikerketa teknologiko aplikatuko zentro pribatu handiena baita.

San Sebastiánek, TECNALIAko CEOa da 2016tik, hau azpimarratu du: “EARTO bezalako erakunde batean aktiboki parte hartzea ohore handia da TECNALIArentzat. Erabat sinetsita nago ikerketa-zentroek funtsezko zubi-lana egiten dutela I+G+Baren eta enpresen errealitatearen artean, aktibo teknologikoak garatzen baitituzte Europako jarduera-sektoreen lehiakortasuna hobetzeko eta, ondorioz, baita pertsonen bizi-kalitatea ere. Zeregin horretan, funtsezkoa da EARTO; izan ere, gure lana betetzen laguntzen digu, ordezkatzen gaitu, eta adierazpidea ematen digu”.

TECNALIA EARTOko Zuzendaritza Kontseiluko kidea da, baita Batzorde Betearazlekoa ere. Garrantzi handiko erakundeek osatzen dute batzorde hori, hala nola FRAUNHOFER (Alemania), RISE (Danimarka), CEA (Frantzia), SINTEF (Norvegia), TNO (Holanda) eta VTT (Finlandia).

Ikerketari eta enpresari lotutako ibilbidea

Iñaki San Sebastiánen karrera profesionala beti egon da ikerketari eta enpresa-munduari lotuta. Sistema zientifikoen eta teknologikoen diseinuarekin eta estrategiarekin lotutako Espainiako eta nazioarteko batzorde garrantzitsu askotako kidea izan da eta izaten jarraitzen du.

Gaur egun, EARTOko Zuzendaritza Kontseiluko kidea da (Espainiako zentro teknologikoak ordezkatuz), baita Batzorde Betearazlekoa ere. EUROTECH Think‐Tankeko lehendakaria da (maila altuko think‐tank bat, Europako hamar zentro teknologiko handienez osatua, eta Espainian funtsezko papera duena). 2017an, Europako Batzordearen High Level Group on Industrial Technology taldeko kide izan zen.

2008an, Fatronik zentro teknologikoko zuzendari izendatu zuten Iñaki San Sebastián, han 16 urtez lan egin ondoren. 2008tik 2010era, Teknologiako eta Merkatuko zuzendari ere izan zen, Tecnalia Korporazioan. 2011n, zortzi zentro teknologikok bat egin zuten Tecnalian, eta zuzendari nagusi ondoko izendatu zuten; 2016tik, erakundeko CEOa da.

EARTOri buruz (European Association of Research and Technology Organisations)

1999an sortu zuten EARTO, Europako Ikerketa eta Teknologiako Erakundeen Elkartea. 350 bazkide baino gehiago ditu, hogei herrialde baino gehiagotakoak. Hala, askotariko berrikuntza-azpiegitura kudeatzen duten 150 ikertzaile eta ingeniari oso gaitu ordezkatzen ditu.

Hauek dira EARTOren helburuak: ikerketa estrategikoa sustatzea, etorkizunean aplikatzeko jakintza eta teknologia berriak gara daitezen; jakintzaren transferentzia bultzatzea, ahalik eta gehiena heda dadin; ikerkuntza-erakundeen arteko lankidetzari laguntzea, berariazko teknologiak eta aplikazioak gara ditzaten.

TECNALIAri buruz

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentro bat da TECNALIA, erreferentziakoa Europa osoan. Hogeita hamar herrialdetako 1.400 aditu ditu, guztiak ere teknologia BPG bihurtu eta gizakion bizi-kalitatea hobetzen biziki saiatzen direnak, enpresentzat negozio-aukerak sortuz.

Irudi galeria

Kontaktua

Antonio Bardasco

T. 902 760 000

Dokumentazioa


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: