NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

TECNALIA eta UPV/EHU elkarlanean arituko dira Europako Batasunean praktika profesionalak sustatzeko

2016.05.11

Ikerketa zentroak EPEZ programa babestuko du, titulatu berri direnek Europako beste herrialde batzuetan praktikak egitea ahalbideratzen duena

Argazkian: Rafael Ruiz TECNALIAko Pertsonak arloko zuzendaria eta Maite Zelaia, UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordea

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta TECNALIA ikerketa zentroak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, Europako Batasuneko enpresetan praktikak sustatzeko asmoz. Akordioa gauzatzen da TECNALIAk EPEZ programari (Enpresetan Praktikak Europan Zehar/Prácticas en Empresas en Europa) eskainiko dion laguntzan. UPV/EHUk burutzen du programa hori, titulatuak laneratzea erraztu eta kultura eta esperientzia profesionalen trukaketa sustatzeko asmoz. 

EPEZ proiektua nazioarteko mugikortasuna bultzatzen duen Erasmus+-en barruan kokatzen da. EPEZen bidez titulatuek burutzen dituzten egonaldi hezitzaile eta praktikoak hiru hilabetekoak dira, eta Alemania, Austria, Italia, Portugal, Txekiar Errepublika, Irlanda eta Erresuma Batuko enpresetan egiten dira.

EPEZen bidez, UPV/EHUk eta TECNALIAk nahi dute titulatu berri diren ikasleen aukera profesionalak hobetu, lan merkatura sartzea ahalbidetuko dizkien gaitasunak garatuz. Laneratzea errazteaz gain, EPEZek bigarren edo hirugarren hizkuntza lantzeko eta beren arlo profesionaleko hiztegi teknikoa lortzeko aukera ematen die. Halaber, belaunaldi libre eta beste kultura edo gizarte batzuen aurrean begirunetsuak sortzeko nazioarteko mugikortasunak duen garrantziaz ohartzeko balio du. Programak Europako Batzordearen finantziazioa dauka, eta aurtengo edizioan lehendabiziz TECNALIArenbabesa ere du.

UPV/EHUri buruz

Euskal Herriko Unibertsitatea goi mailako hezkuntzako euskal erakunde nagusia da eta publikoa den bakarra. Hiru campus ditu, euskal lurralde bakoitzean bat, eta 19 ikastegi. UPV/EHUk 45.000 ikasle ditu bere 70 gradu eta 150 graduondokoetan. Halaber, Euskal Herrian burutzen den ikerketaren %60 Euskal Herriko Unibertsitatean egiten da. Euskararen aldeko apustuari esker, egun ikasgai ia gehienak euskaraz eta gaztelaniaz ikasi daitezke; baina baita beste hizkuntza batzuetan ere, batez ere ingelesez. Euskampus proiektua, UPV/EHUren historiako anbizio handieneko proiektuetako bat, 2010. urtean Nazioarteko Bikaintasun Campusa izendatua izan zen eta, bere helburua, UPV/EHU Europako unibertsitate onenen artean kokatzea da.

Irudi galeria

Kontaktua

Marta Fernández

T. 902 760 000


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: