NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

TECNALIAk enpresa bat sortu du hoteletan, ekitaldietan eta parke tematikoetan eskumuturreko adimendunak kudeatzeko

2016.10.28

Ikerketa-zentroak AUREA PAY&PASS SOLUTIONS SL jarri du abian; enpresa berri horrek eskumuturreko adimendunen erabilera kudeatzeko plataforma bat aurkezten du

Enpresa berria Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dago, eta aurreikusten du lehen hiru urteetan urtean 3 milioi euroko fakturazioa lortuko duela

Teknologia berriek forma berriak hartzen jarraitzen dute, kontsumitzaileak inguruneak eskaintzen dizkien zerbitzuez ahalik eta era eroso eta errazenean goza daitezen. Hori da TECNALIA ikerketa aplikatuko zentroak sortu duen AUREA PAY&PASS SOLUTIONS SL enpresa berriaren xedea, eta, horretarako, plataforma bat eskainiko du eskumuturreko adimendunen erabilera kudeatzeko. Eskumuturreko horien bidez, sarbideak kontrolatuko dira, ordainketak eta eragiketak egin ahal izango dira, eta modu eroso eta errazagoan erabili ahal izango dira hotelek, gurutzaontziek, parke tematikoek eta bestelako ekitaldi-antolatzaileek eskaintzen dituzten zerbitzuak.

Teknologian oinarrituriko enpresa berri horrek aukera emango die turismo eta aisialdiko negozioei "smart" (ingelesez, adimendun) bihurtzeko; hau da, segurtasuna eta fakturazioa handitu, bezeroak denbora errealean monitorizatu eta diru-sarrera berriak sortzeko aukera eskainiko die. Era berean, esperientzia hobea eskainiko dio kontsumitzaileari: segurtasun handiagoa izango du ordainketak egiteko garaian, lekuetara bizkorrago sartu ahal izango da, kargatze eta diru-itzulketa automatikoak egin ahal izango ditu, sare sozialekin interakzioan jardun ahal izango du eta deskontu pertsonalizatuak lortuko ditu. Eta hori guztia modu seguruan egingo du, plataformaren enkriptatze-sistemen bidez.

Une honetan, teknologia hori jada ezarri da proiektu pilotuen bidez zenbait hotel eta ekitalditan; esate baterako, 1 Formulako Espainiako Sari Nagusian eta Conde de Godó Tenis Txapelketan.

AUREA PAY&PASS SOLUTIONS SL Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatuko da, eta aurreikusten du lehen hiru urteetan 3 milioi euroko fakturazio metatua lortuko duela.

Enpresa berria aste honetan eratu da Bilbon, hauen lankidetzarekin: Ignasi Prat, esperientzia handiko ekintzailea eta sozietate berriaren sustatzailea; Ernest Sales, informatikaren sektorean esperientzia handia duen babesle inbertitzailea eta Hewlett Packard-eko lehendakariorde nagusi ohia; Juan Fajardo Navarro, eraldaketa digitalean aditua eta ekintzaile teknologiko ezaguna; eta Xavier Olivella Cargol, ekonomia berriko enpresari ezaguna, enpresa teknologikoen nazioartekotzean esperientzia handia duena. Horiez gain, eremu teknikoan eta salmentetan, Onity-ren laguntzaizango du, hotel-industriarako sarraila elektronikoen horniduran munduko aitzindaria den enpresa.

TECNALIA arduratu da aktibo teknologikoa garapenaz eta enpresa berriko sozio estrategiko izaten jarraituko du, hura babestu eta teknologiaren funtzionalitate berriak garatzen laguntzeko, enpresak merkatuan duen kokapena hobetzearren eta lehiakide izan daitezkeenen aurrean lehia-abantaila handitzearren. Bestalde, TECNALIA Ventures arduratu da, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin batera eta inkubazioa bizkortzeko bere programaren bidez, azkenean enpresa berria eratzea ekarri duen negozio-aukera garatzeaz.

TECNALIAri buruz

TECNALIA Research & Innovation Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko lehen zentro pribatua da, bai eta Europako nagusietako bat ere. Hogeita hamar herrialde baino gehiagotako 1.400 aditu ditu, eta guztiek dihardute ezagutza BPG bihurtzeko ahaleginean, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, enpresentzat negozio-aukerak sortuz.

TECNALIA Ventures SLren bitartez, zentroak, inkubazioa bizkortzeko bere programa garatuz, merkaturatzeko ahalmena duten negozio-aukerak identifikatzen eta hedatzen laguntzen du.

Eskutik doazen bi kontzepturen sintesia da Inspiring Business: imajinatzea eta gauzatzea. Horra TECNALIAren bereizgarria.

Irudi galeria

Kontaktua

Marta Fernández

T. 902 760 000

Dokumentazioa


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: