NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

TECNALIAK gonbidatuta, eraldaketa digitalean lider diren zenbait enpresak beren arrakastaren berri eman dute Gasteizen

2017.05.25

200 lagunetik gora elkartu dira ikerketa-zentro horrek antolatutako Industria eta Teknologiari buruzko V Foroan

Teknologia berriak indarrez sartu dira gizartean, eta haien etengabeko hazkundeak sakon aldarazi du pertsonekin, makinekin eta produktuekin erlazionatzeko modua. Enpresak aro digitalaren olatura igo dira, eta digitalizazioak dakartzak aukerez baliatzen ari dira, teknologia berriak ezarriz —hala nola adimen artifiziala, gauzen Internet, errealitate areagotua eta kolaborazio-robotika—, negozioa sortzeko eta lehiakorragoak izateko. Europan, digitalizazioari zor zaio 2001etik 2011ra bitartean BPGa hazi denaren % 30; kalkuluen arabera, bestalde, 2025erako 2,5 bilioi euroko ekarpena egingo dio ekonomiari eta haren eraginez % 20 haziko da industriaren produktibitatea.

Digitalizazioaren potentziala aztertzeko, ikerketa eta garapen teknologikoko TECNALIAk Perspectives 2017 foroa egin du gaur Gasteizen, "Industria eta teknologia: digitalizazioak dakartzan aukerak", eta 200 lagun baino gehiago bertaratu dira. "Muga digitalak: negozioak eraldatzen" eta "Eraldaketa digitala industrian" mahai-inguruetan, transformazio digitalean aitzindari izan diren zenbait enpresaren arrakasta-kasuak aurkeztu dira, besteak beste, KUTXABANK, MICROSOFT ESPAÑA, 4YFN/MOBILE WORLD CAPITAL BARCELONA, GLOBAL INCUBATOR, EUSKALTEL, FICOSA eta KHEGAL AERONÁUTICA-renak; halaber, digitalizazio-prozesuari esker jasotzen ari diren onuren berri ere eman dute.

Euskal enpresen bazkide teknologikoa bihurtu da TECNALIA, eta haien prozesuak hobetzeko digitalizazioak dakartzan soluzioak eskaintzen dizkie. Alor digitaleko proiektuak ari da garatzen, batez ere industrian, enpresetarako zerbitzu digitaletan, turismoan eta kultura-ondarean. Horren adibide ditugu Arabako ZAYER, DEUSTO SISTEMAS eta SCANBIT enpresekin landutako proiektuak.

Soluzio errealak enpresetarako

Industrian, digitalizazioa izan da 4.0ri bidea eman dion aldaketaren eragilea. Makina-erreminta berrietarako TECNALIAk asmatu duen soluzioak makinaren doitasunari lotutako osagai kritikoen osasuna analizatzen du, eta prebentzio-ekintzen datak aurreikusten ditu. Gai da sistema hori 7.000 milioi datu transmititzeko eta analizatzeko makinako eta urteko, eta aukera ematen du informazioa Internet bidez seguru atzitzeko. Soluzio hori jada ezarria dago ZAYER enpresako belaunaldi berriko makinetan.

Enpresei ematen zaizkien zerbitzu digitaletan, nabarmentzekoa da DEUSTO SISTEMASek, ALTELek eta GUASCOR POWER-ek ezarri duten sistema, zeinak telepresentziako sistema bat eta errealitate areagotuko teknologiak konbinatzen dituen. Mantentze-lanetan ari den langile bati laguntzeko balio du sistema horrejk, haren eta aditu baten arteko komunikazioa errazten baitu. Bestalde, ARTIUM museoak SCANBIT enpresarekin eta TECNALIArekin lankidetzan egindako tresna bat du. Artxiboko datuak eta datu bibliografikoak webean automatikoki argitaratzeko aukera ematen du tresna horrek, denek eskura izan ditzaten datu horiek.

Turismoaren eta kultura-ondarearen alorrean, berriz, TECNALIAk, BASQUETOURekin batera, esperientzia pilotu bat garatu du Gasteizko Udalaren turismo-bulegoan, edukiekin interazkioan jarduteko eta Santa Mariaren katedralera eta San Frantziskoren komentu jada desagertura errealitate areagotuko bisitaldiak egiteko.

Perspectives 2017 foroa

Pilar García de Salazar Arabako diputatu nagusiordeak eta Emiliano López Atxurra TECNALIAko lehendakariak eman diote hasiera Perspectives 2017 "Industria eta teknologia: digitalizazioak dakartzan aukerak" ekitaldiari; amaierakoan, berriz, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua eta Iñaki San Sebastián TECNALIAko zuzendari nagusia mintzatu dira. Horiez gain, foroan izan dira KUTXABANKeko Berrikuntza eta Kanletako zuzendari Amaia Ayastuy, Digital Transformation and Innovation Lead de MICROSOFT ESPAÑAko arduradun Luis Montero Padilla, 4YFN/MOBILE WORLD CAPITAL BARCELONAko zuzendari nagus Aleix Valls, GLOBAL INCUBATORreko zuzendari nagusi Luis González-Blanch, EUSKALTELeko Marketin Korporatiboko eta Negozio garapeneko zuzendari Manuel Salaverría, FICOSAko Finantza saileko eta Garapen Korporatiboko zuzendari nagusi Josep Maria Serra, eta KHEGAL AERONÁUTICAko zuzendari komertzial eta kontseilari Óscar Jáuregui.

Irudi galeria

Kontaktua

Antonio Bardasco

T. 902 760 000


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: