NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

TECNALIAk eta Onity-k mundu osoko hotel eta gurutzaontzien adimena handitzen dute

2015.02.13

Hitzarmenak sendotu egin du TECNALIAk "wearable" gailuen sektorean duen lidergoa, hau da, soinean eramateko teknologia eta tresnen sektorean.

TECNALIA ikerketa aplikatuko zentroak hitzarmen bat sinatu du Onity-rekin, soinean eramateko Qing gailuak kudeatzeko plataforma nazioartean merkaturatzeko. Onity lider da teknologia berritzaileen instalazioen kudeaketan.

Hitzarmenari esker, TECNALIA eta Onityk handitu egingo dute mundu osoko hotel eta gurutzaontzien adimena eskumutur adimendunen bidez; teknologia "wearable"en — soinean eramateko tresna ospetsuen— familiako gailuak dira eskumuturrok.

Qing plataformak aukera ematen du turismo-negozioak "smart" (ingelesez, adimendun) bihurtzeko; hau da, segurtasuna eta fakturazioa handitu, bezeroak denbora errealean monitorizatu edo diru-sarrera berriak sortzeko aukera eskaintzen du. Bestalde, esperientzia hobea ematen dio kontsumitzaileari: ordainketak egiteko segurtasun handiagoa, lekuetara azkarrago joateko erosotasun handiagoa, birkargak eta ordainketak automatikoki egitea, sare sozialekin interakzioan aritzea edo baita deskontu pertsonalizatuak lortzea ere.

Hotelek aukera izango dute beren bezeroei Qing eskaintzeko, haiek beren kreditu- edo zordunketa-txartelekin estekatu dezaten; hala, ordaintzeko bide gisa erabili ahal izango dute beren eskumuturra, hotelean kokatutako irakurgailuetara hurbilduz. Sinatze-ekitaldian, honela azaldu zuen Iñaki San Sebastián TECNALIAKO zuzendari nagusi ondokoak: "hitzarmen honek sendotu egiten du TECNALIAk sektorean duen lidergoa, eta teknologia "wearable"en esparruan dugun esperientzia egiaztatuaren emaitza da. Kasu honetan, Qing plataformaren garapenaz arduratu gara. Plataformak esperientzia erabat pertsonalizatua eskaintzen dio azken kontsumitzaileari, eta, gainera, iraultza eragiten ari da hotelen sektorean".

Onity-ri buruz

Onity, duela zenbait hamarkadaz geroztik, sarraila elektronikoen horniduraren liderra da hotelen sektorean —hotelak eta alokairuko onibarrak barne—, bai eta beste sektore batzuetan ere, hala nola hezkuntzan, enpresetan, gobernuetan eta itsasontzietan.

TECNALIARI BURUZ

TECNALIA Research & Innovation Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro pribatu nagusia da, baita Europako nagusietako bat ere. Hogeita hamar herrialde baino gehiagotako 1.400 aditu ditu, eta guztiek dihardute ezagutza BPG bihurtzeko ahaleginean, gizakion bizi-kalitatea hobetzeko, enpresentzat negozio-aukerak sortuz.

TECNALIA Ventures SLren bitartez, zentroak, inkubazioa bizkortzeko programa baten bidez, merkaturatzeko ahalmena duten negozio-aukerak identifikatzen eta hedatzen laguntzen du. Eskutik doazen bi kontzepturen sintesia da Inspiring Business: imajinatzea eta egia bihurtzea. Horra TECNALIAren bereizgarria.

Irudi galeria

Kontaktua

Marta Fernández

T. 902 760 000

Dokumentazioa


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: