NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Pribatutasun-politika

Datuen babesari buruzko informazio xehea

Datuen tratamenduaren arduraduna (noren ardura den zure datuen tratamendua)

Izena:           TECNALIA Research and Innovation fundazioa (TECNALIA)

Helbidea:      Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoa

                     Mikeletegi pasealekua, 2

                     E-20009 Donostia (Gipuzkoa)

Tel.:              902760000

IFK:              G48975767

Helbide el.info@tecnalia.com

Zertarako tratatuko diren datuak

Harremanetako formularioan emandako datuak soil-soilik erabiliko dira TECNALIA eta TECNALIA Ventures SLri eragiten dioten gaurkotasuneko informazioaren eta albisteen berri emateko.

Datuak gordetzea

Datuak gorde egingo dira datuok ezeztatzeko eskubidea erabiltzen ez duzun artean. Aldizka, kontaktuen datu-basea eguneratua mantentzeko, baliteke kontsultaren bat egitea jakiteko ea interesdunek artean jarraitzen duten TECNALIAren informazioa jasotzen.

Zerk ematen digun zure datuak tratatzeko legitimazioa

Legezko oinarria interesdunaren onarpena denean, interesdunak, informatua egonik, bere datuak tratatzeko baimena eman behar du informazioa emateko ekintza argi baten bidez. Hala ere, interesdunak noiznahi ezeztatu dezake baimena, nahiz eta horrek ez dien eragiten aldez aurretik, baimena zegoenean, egindako jarduerei.

Datuak lortzea

Tratamendu honek interesdunek eman dituzten datuei eragiten die, baldin eta haiek erabiltzeko baimena eman badigute.

Tratatutako datuek oinarrizko datuen kategoria dute, eta beharrezkoak dira harremanetarako: identifikazioa eta helbide elektronikoa.

Nori emango zaizkion zure datuak

Ez zaie daturik jakinaraziko hirugarren enpresei, salbu eta ez bada legez behartuta. Halako asmorik izanez gero, asmoak eragiten dien pertsonei baimena eskatuko litzaieke aurretik.

TECNALIAk Europaz kanpoko guneetako enpresen zerbitzuak erabil ditzake datuak tratatzeko (harremanetako informazioa kudeatu, mezuak bidali, etab.), hala nola Microsoft Corporation eta Salesforce.com Inc (zeinekin Datuen Babeserako Espainiar Agentziaren berariazko baimenarekin egiten baita lan) eta Mailchimp (The Rocket Science Group, LLC) (zeinaren pribatutasun-politika bere webgunean baitago: https://mailchimp.com/legal/)

Eskubideak

Pertsona orok du eskubidea jakiteko ea TECNALIAk bere datu pertsonalak tratatzen dituen edo ez.

Bere datu pertsonalak ikusteko eskubidea du, eta, beraz, jakitekoa, besteak beste, bere zer datu erabiltzen ari diren, zertarako eta noiztik noiz arte erabili diren. Orobat du eskubidea okerrak edo osagabeak diren datuak zuzentzeko eskatzeko eta, are, datuak ezabatzeko eskatzeko, datuok eskatzean haientzat zegoen helbururako behar ez direnean.

Zure datu pertsonalak publiko egiten badira eta tratamenduaren arduraduna behartua badago datuak ezabatzera, arduradun horri eska diezaiokezu neurriak har ditzala, zure datuak tratatzen dituzten guztiei jakinarazteko datu horiek ezabatzeko asmoa duzula (ahaztua izateko eskubidea).

Egoera batzuetan, interesdunak tratamendua mugatzeko eska dezake. Orduan, datuak gorde daitezke, babesteko edo erreklamazioak egiteko. Tratamenduari muga kentzen bazaio, interesdunari jakinarazi egin behar zaio.

Egoera batzuetan, datuak tratatzeari uko egin diezaioke. Halakoetan, TECNALIAk datuak tratatzeari utziko dio, baldin eta ez badago legezko beste arrazoi premiazkorik edo ez badira datu horiek erabili behar erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetatik babesteko.

Interesdunak eskubidea du berari dagozkion eta arduradunari eman zaizkion datuak jasotzeko edo datu horiek tratamenduaren ardura duen beste pertsona bati transmititzeko.

Interesdunek eskubidea dute erreklamazio bat jartzeko kontrol-agintari baten aurrean.

Tratamenduaren arduradunak eskubide horiek bete ahal izatea egon liteke, egoera batzuetan, eskubide horiek nola aplikatu behar diren ezartzen duten beste lege batzuen mende.

Besteak

Agiri honen arabera, erabiltzaileak baimena ematen dio TECNALIAri, honek bere ekitaldietan ateratako argazkiak argitara ditzan, zeintzuetan aipatutako erabiltzailea bertan dagoen. Irudi hauek TECNALIAren kanal digital ezberdinetan argitaratu ahal izango dira, helburu informatzaileekin soilik eta ez helburu komertzialekin.

TECNALIAK ez du bere gain hartzen webgune honetatik sar daitekeen hirugarrenen web-orrien pribatutasun-politikaren eta informazio-babesari buruzko politikaren erantzukizunik ere.

TECNALIAk ez du bere gain hartzen bere blog eta sare sozialetan esaten diren iritziengatik erantzukizunik.

Cookieak

TECNALIAren web-orriak cookieak erabiltzen ditu erabiltzailearen nabigazio-lehentasunak gordetzeko. Gainera, Google Analytics dakar, zeinak bere cookieak sortzen baititu webaren erabiltzaileen portaera analizatzeko eta estatistika egiteko besterik ez diren erabiltzen.

Cookierik jaso nahi ez duten erabiltzaileek eta bere ordenagailuan biltegiratu aurretik jakinaraziak izan nahi dutenez, hala konfiguratu dezakete propio beren nabigatzailea.

Gaur egungo nabigatzaile gehienek cookieak hiru modutan kudeatzeko aukera ematen dute:

  1. Sekula ez da onartzen cookierik.
  2. Cookie bakoitzerako, nabigatzaileak baimena eskatzen dio erabiltzaileari cookiea onartzeko.
  3. Beti onartzen dira cookieak.

Horrez gain, nabigatzaileak finago kudea lezake zein cookie gorde eta zein ez; aukera izanez gero. Zehazki, aukera hauetakoren bat ezar dezake normalean erabiltzaileak: domeinu jakin batzuetako cookieak errefusatu; hirugarrenen cookieak errefusatu; erabili orduko ezabatzen direnak bakarrik onartu; zerbitzariari baimena eman beste domeinu baterako cookieak sortzeko. Azkenik, cookieak banan-banan ikusteko eta ezabatzeko aukera eman lezakete nabigatzaileek.

Hemen duzu cookieei buruzko informazio gehiago: http://es.wikipedia.org/wiki/Cookie_(informática)


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: