NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Garapenerako Teknologia

2015eko irailean egin zen Garapen Jasangarriari buruzko Goi Bileran, NBEko estatuek Garapen Jasangarrirako 2030eko Agenda onartu zuten, zeinak hurrengo 15 urteetan herritar guztientzat mundu zuzenago eta bidezkoago bat eraikitzeko eta ingurumena zaintzeko jarraibideak ezarriko baititu.

Inoiz ez bezalako irismena eta garrantzia du Agendak. Agendako garapen jasangarrirako 17 helburuak unibertsalak dira, eta mundu osoari eragiten diote —herrialde garatuei nahiz garabidean dauden herrialdeei, integratzaileak eta zatiezinak dira, eta garapen jasangarriaren hiru dimentsioak hartzen dituzte kontuan: ingurumena, ekonomia eta gizartea.

Tecnaliak teknologiaren bidez laguntzen du 2030eko Agendan ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburu Orokorrak (GJH – SDG) betetzen, nazioarteko erakundeek bultzatutako proiektuen esparruan.

Zientzia eta teknologiaren alorreko tokiko gaitasunak indartzen ditugu, munduko erronka hauek aurre egiteko:

  • 3. GJH. Osasuna eta ongizatea
  • 7. GJH. Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea
  • 8. GJH. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
  • 9. GJH. Industria, berrikuntza eta azpiegiturak
  • 11. GJH. Hiri eta komunitate jasangarriak
  • 13. GJH. Klimaren Aldeko Ekintza
  • 17. GJH. Helburuak lortzeko aliantzak

Tokiko gaitasunak indartzeko lan horrek gure inguruko enpresentzat eta gure herrialde-irudiarentzat lankidetza- eta nazioartekotze-aukerak sortzen ditu.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2017 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: