NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Inspiring Stories BIZKARRA

Tradizioa, berrikuntza eta nortasuna

“Produktu berriak sortzen lagundu dio TECNALIAk Bizkarrari, eta osasuna hobetzeko osagai berriak ezagutzen”.

Eduardo Bizkarra
BIZKARRAko zuzendari nagusia

GURE HISTORIA

bizkarra-foto1

Enpresa familiarra da BIZKARRA, eta hirugarren belaunaldia du jada jada ogiak eta gozoak egiten espezializatua. 1957an sortu zen enpresa eta, harrezkeroztik, produktu naturalak erabiltzen eta hasierako errezetak egiten jarraitu du, zorrotz.

"Erreferentziako marka gara goi-mailako okintza tradizionalean, eta gure lantegian egindako produktuak bakarrik saltzen ditugu gure dendetan", dio Eduardo Bizkarra zuzendari nagusiak.

TEKNOLOGIA BERRIAK ETA LANKIDETZA, LEHIATZEKO ABANTAILAK

Lehiatzeko abantailen artean, berriz, hau nabarmendu du: "Teknologia berrien aldeko jarrera, espiritu tradizionalari uko egin gabe".

Eta arrakastaren gakoa? "Berrikuntzaren aldeko etengabeko joera eta, batez ere, TECNALIAko adituekiko lankidetza".

Horri guztiari esker, produktu originalak egiten dituzte, osagaiei eta prozesuei dagozkien kalitate-betekizun zorrotzak gaindituz.

OSAGAI BERRIAK PRODUKTU BERRIAK EGITEKO

"Batez ere, produktu berriak sortzen lagundu digu TECNALIAk, eta osagai berriak ezagutzen.

Osagaiak lantzen erakutsi digu, gero produktuetan aplika ditzagun, osasunerako onak direlako edo orain arte gure lantegian haiek nola erabili ez genekielako", adierazi digu Eduardo Bizkarrak.

BIZKARRAREN ETA TECNALIAREN ARTEKO LANKIDETZA

Hamar urte baino gehiago daramate elkarlanean BIZKARRAk eta TECNALIAk zenbait alorretan:

  • Okintzako eta gozogintzako artisau-produktuak
  • Ogi osasungarria, zuntz eta omega 3 ugarikoa
  • Helduen nutrizio- eta testura-premietara egokitutako produktuak

Horri guztiari esker, "bere izateari eutsi dio BIZKARRAk, eta, aldi berean, aurrera jarraitu du", esan du zuzendari nagusiak.

bizkarra-foto2     bizkarra-foto3


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: