NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Inspiring Stories NEM SOLUTIONS

Listening to your assets

NEM SOLUTIONS

“TECNALIA ha sido, es y queremos que siga siendo un colaborador estratégico de NEM Solutions para el desarrollo de tecnología con impacto”.

Oihana Mendizabal
NEM Solutionseko Services & Customer Relationship Director

Nuestra historia

NEM SOLUTIONS

NEM Solutions 2007an sortu zen, mugikortasunaren eta energiaren sektoreetako datuen digitalizazio eta analisi aurreratuko prozesuak esperientzia bakar, iraultzaile eta gogoangarri bihurtzeko asmoz. AURA teknologia patentatuaren bitartez, lankidetza-ingurune hurbileko eta kolaboraziozkoa eskaintzen du, oso lagungarria eragiketen eta mantentze-lanen arloetan erabakiak hartu behar direnerako. NEM Solutionsek bere bezeroen negozioaren produktibitatea hobetzen du makinen datuetan oinarrituta, haien bizi-zikloa luzatzen baitu, eta lehiakortasuna hobetzen duen ezagutza berria sortzen baitu.

GAUR SINETSI ETA BIHAR IKUSI

NEM Solutionsentzat, etengabeko berrikuntza eta enpresa-balioak —inkonformismoa, dibertsitatea eta ausardia— dira arrakastaren gakoak. Berrikuntza NEM Solutionsen izaeraren eta negozio-ikuspegiaren zati bat da. Big data teknologia menderatzen dutenez, elkarlanerako gune berriak sor ditzakete ziurgabetasun handiko inguruneetan erabakiak hartzeko. 

TECNALIA hasieratik bertatik izan da funtsezko bazkide teknologiko bat NEM Solutionsentzat. Duela hamar urte, DATA artean BIG ez zenean, ikerketa bat egin zuten elkarrekin, ideia batetik abiatuta negozio-lerro iraunkor eta mailakatu bat eraikitzeko. Hamar urte geroago, bezero berriak gehitzen zaizkio hilero, eta merkatuak harrera beroa egiten dio.

EUROPAKO BERRIKUNTZAREN SARIA (2017)

AURA teknologiak (Big Datan oinarritzen da, eta NEM Solutionsek industrializatu eta patentatu zuen, TECNALIAren laguntzarekin) Europako Berrikuntzaren Saria irabazi du 2017an (Impact Delivered kategorian), zeina EARTOk antolatzen baitu eta teknologia-transferentziako jardunbide onena saritzen baitu. Dagoeneko mundu mailan aplikatzen da teknologia hori energia eolikoaren eta trenen sektoreetan.

NEM Solutions + TECNALIA lankidetza

Gaur egun, baterako zenbait ikerketa-lerro dituzte, Industria 4.0ko soluzioak sortzeko bidean:

  • Eragiketetako eta mantentze-lanetako estrategiak optimizatzeko aktiboen diagnosia eta prognosia.
  • Mantentze-lanak 4.0ren ikuspegi holistikoa, bezeroaren beharretara egokituta.
  • Onshore ekoizpen eolikoaren esperientzia offshore inguruneetako baldintza berezietara egokitzea.
  • Diziplina anitzeko teknologiak integratzea mantentze-kostuak lehenetsi eta murrizteko.

arenas-das-dunas 


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: