NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Inspiring Stories VITIA by AGUI

Berrikuntza arduratsua eta soziala

foto-principal

“TECNALIArekin elkarlanean, herritarrei balio erantsia eskaintzen dieten soluzioak garatzen ditugu, ariketaren eta errehabilitazioaren bidez haien bizikalitatea hobetzeko betiere”.

Eukene Gil Irurita
VITIA, S.L.ko zuzendaria

Premia berriak detektatzen medikuntzaren alorrean

foto-vitia

AGUI Taldeak 2011n sortua da VITIA enpresa. Errehabilitazio traumatologikoan, neurologikoan eta kirol-arlokoan teknologia berriak aplikatzen eta txertatzen espezialista da AGUI, eta haien gaineko ezagutza zabala du; hori dela eta, medikuntzaren eremuan premia berriak detektatzeko ahalmena du, eta, horrenbestez, negozio-eredu berritzailea, arduratsua eta gizartearentzat onuragarria garatzeko gaitasuna.

Aliantza estrategikoak eta garapen propioak

Hau da VITIA by AGUIren filosofia: hemen, Euskadin, garatutako produktuak eta sistemak eskaintzea. Aliantza estrategikoak egiten ditu nazioartean, produktu ezagunak eta aurreratuak merkaturatzen dituzten puntako zenbait enpresarekin, eta lankidetzan jarduten da zenbait zentrorekin (TECNALIArekin, besteak beste) puntako produktuak garatzeko eta, ondoren, erkaturatzeko.

lankidetza VITIA by AGUI + TECNALIA

Proiektuak kudeatzen eta koordinatzen aditua da VITIA by AGUI, bai eta merkatuaren premien berri ikertzaileei jakinarazten ere. Oso lagungarri du, zeregin horretarako, bere kontaktu-sarea; besteak beste, BIOEFeko medikuak eta fisioterapeutak. Errehabilitazioaren alorrean horrelako ailuetarako badagoela lekua ikusi du VITIA by AGUIk, zehazki istripu zerebrobaskularren eremuan.

FIKen I+Ga abiapuntu harturik eta, proposamen horren bidez, merkaturatu daitekeen produktu bat sortzeko I+Gko garapen aplikatu bat eginik, VITIA by AGUIk funtsezko bazkidea du TECNALIA: aditua baita errehabilitazioaren ingeniaritzako I+Gan, eta haren laguntza eta babesa du produktu bat arrakastaz merkaturatu arteko prozesu osoan.

  • Produktu-eskaintza handitzen lagundu dio TECNALIAk VITIA by AGUIri, zeinak eskuaren errehabilitaziorako RehaHand
    aktiboaren baimen bat bereganatu baitu.
    • Elkarlanean ari dira TECNALIA eta VITIA by AGUI, Euskadio medikuntza-alorrerako zenbait gailu sortzen.

vitia1

vitia2


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2017 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: