NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Inspiring Business Forum (IBF)

ZER DA IBF?

IBF-logo-be ready

Inspiring Business Forum (IBF) EAEko inbertsio korporatiboko erreferentziako foroa da, zenbait enpresa eragilek osatua, guztiak ere berritzeko gaitasuna dutenak, oinarri teknologikoko aukeren bila dabiltzanak eta inbertitzeko, dibertsifikatzeko eta beren negozioak handitzeko potentzial handia dutenak.

IBF kanalaren bidez, TECNALIAk bere I+G+Bko jardueratik eta bere ekosistemako jardueratik sortutako negozio-aukerak eskaintzen dizkie sistematikoki bere kideei.

Foro horretan, TECNALIAren kideek, hark arretaz hautatu eta prestatutako negozio-aukerak topatzeaz gain, beren inbertsio- eta dibertsifikazio-beharrak adierazten dituzte, garapen teknologiko eta lankidetza-estrategia berriei bide eman diezaieketen ekimen bereziak identifikatuz.

ZER ABANTAILA DITU IBF-KO KIDE IZATEAK?

IBFren parte bazara, negozio-aukerak sortzen diren lekuan egongo zara, eta lehentasuna izango duzu haiei buruzko informazio pribilegiatua, kideek baino ezin dutena izan, eskuratzeko. Hala, gehien interesatzen zaizkizun proiektuak hauta eta balora ditzakezu, eta haietan parte hartu; modu ugari daude parte hartzeko.

Etorkizunean zer erronka izango ditugun aurrez aurre eta zer teknologia eskatuko den inor baino lehenago dakien talde baten parte izango zara.

Gune horretan, zenbait sektoretako bazkideak ezagutu ahal izango dituzu, lehen mailako kontaktuak egin, eta mota guztietako enpresekin harremanak hasi.

NOLA FUNTZIONATZEN DU IBF-K?

Urtero, TECNALIAk 10 bat negozio-aukera hautatzen ditu IBF ekitaldietan aurrez aurre eta formalki aurkezteko. Jakinarazpen baten bidez ematen zaie kideei ekitaldi horien deialdiaren berri.

Horrez gainera, IBFko kideek berehala eta eguneratuta jasotzen dute negozio-aukerei buruzko informazioa, azter dezaten eta parte hartzeko aukera izan dezaten. Eskaintza hori web-plataforman (IBF ataria) argitaratutako zerrenda batez bidez egiten da. Negozio-aukera berri bat dagoen bakoitzean, posta elektronikoz jakinarazten zaie foroko kideei, eta, aukerari buruz foroko atarian dagoen informazioa zuzenean eskuratu dezakete.

Bestalde, foroko edozein kidek bere negozio-aukerak aurkezteko eskaera egin dezake , baldin eta haientzako inbertsio bila badabil, IBFren Bulego Teknikoarekin harremanetan jarrita (TECNALIA Venturesek kudeatzen du).

INFORMAZIO GEHIAGO


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2017 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: