NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

MEE 2018 Middle East Electricity - Elektrizitatearen nazioarteko sektoreko nazioarteko azoka garrantzitsuena

2018.03.06 - 2018.03.08

Tokia: World Trade Center Dubai, Arabiar Emirerri Batuak
Data: 2018.03.06 - 2018.03.08
Antolatzailea: TECNALIA

Dubaiko MEE azoka jotzen da munduko nazioarteko azoka nagusitzat elektrizitatearen sorkuntza, garraio eta banaketaren sektorerako. Aurreko edizioan, 65.000 m2-ko azalera izan zuen. 1.500 erakusketari baino gehiago izan zituen, 126 herrialdetakoak, eta 58.456 profesionalen bisita.

Ekipamendu elektrikoen gure laborategia zortzi urtez jarraian izan da erakusketari azokan. Urte hauetan guztietan ekipamendu elektrikoen gure laborategia azokan izatearen ondorioz, Ekialde Ertaineko konpainia elektriko nagusien aintzatespena dugu, eta, horri esker, etengabe hazi dira harreman komertzialak, zeinak sendotu egin baitira ekipamendu elektrikoen tokiko fabrikatzaileekin; hala, inguru horretako erreferentziako laborategi gisa dugun posizioa sendoagoa da orain. Aurtengo edizioan, TECNALIA  BELArekin batera egongo da azokan. BELA Euskadiko laborategien aliantza da, eta haren bazkide sortzailea da TECNALIA.

Zuek gure standera (H2 E17) etortzea espero dugu; hala, aukera izango dugu aurrez aurre agurtzeko. Han, gure laborategi elektrikoak banaketa- eta garraio-sare elektrikoen alorrean (sare elektriko adimendunak barne) ematen dituen onespen-ebaluazioak eta -ziurtagiriak aurkeztuko ditugu.

Harremanetarako: Aitor Kortajarena, Laborategi Elektrikoko zerbitzuen zuzendaria, aitor.kortajarena@tecnalia.com

MIDDLE EAST ELECTRICITY 2017n TECNALIAk izandako parte-hartzearen irudiak


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: