NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

MetalMadrid'19, industriako eraldaketa eta berrikuntzaren azoka

2019.11.27 - 2019.11.28

Tokia: IFEMA (Madril), 7. pabilioia - 7F08 standa
Data: 2019.11.27 - 2019.11.28
Iraupena: 2 egun
Ángel Doblado
angel.doblado@tecnalia.com

Industriako eraldaketa eta berrikuntza, MetalMadrid’19 azokan

570 erakusketari eta 9.000 bisitari profesional bilduko dira industriaren eraldaketan aitzindari izateko

MetalMadrid liderra da industria-berrikuntzan, eta, urtero, bi egunez, gaur egungo eta etorkizuneko industriarako azken aurrerapen eta berrikuntzak aurkezten dira han: makineria, osagaiak, azpikontratazioa, hornidurak, ingeniaritzak, materialak, robotika, gainazalen tratamendua, konpositeak, fabrikazio aditiboa eta abar.

Materialen ingeniaritzan dugun esperientzia

Efizientzian, iraunkortasunean, integritatean eta segurtasunean, funtsezkoa da materialak ezagutzea eta materialek beren bizitza osoan zer propietate dituzten jakitea. Horrek aukera ematen digu materialek eta osagaiek lanean duten jokaerekin erlazionatutako zerbitzuak eskaintzeko, hainbat alorretan (mekanika, korrosioa, marruskadura, tenperatura altua, etab.).

ENAC eta Nadcap erakundeek materialen saiakuntzak egiteko akreditatutako laborategien sare zabala du Tecnaliak. Hau da gure jarduera nagusia: produktuak eta osagaiak garatzea, baliozkotzea eta ziurtatzea, eta haien kalitatea kontrolatzea. Diziplina anitzeko azpiegiturak ditugu, dagokien espezializazio-arloko punta-puntako ekipamendua dutenak.

Bisitariek gure zerbitzu hauek ezagutu ahal izango dituzte MetalMadrid azokan: 

  • Hutsegiteen analisia eta prebentzioa (RCA).
  • Materialen, prozesuen eta babes-sistemen hautaketa.
  • Egoeraren ebaluazioa eta hondar-bizitzaren zenbatespena.
  • Kaltearekiko tolerantzia (Flaw Assessment, ECA, EFFS-FFP).
  • Egituren integritatea (ECA-FFS).
  • Ikusketa-planen diseinua eta segimendua.
  • Biziaren monitorizazioa eta luzapena ( mantentze-lan prediktiboa).
  • Produktuen garapena.
  • Produktu-baliozkotzea.

 Logo Metalmadrid19

Hitzordu pertsonalizatua

Hartu hitzordua TECNALIAren standean: gure teknikari espezialista batek aholku pertsonalizatuak emango dizkizu.

TECNALIA, 7. pabilioia - 7F08 standa

Harremanetarako

Ángel Doblado, TECNALIAko Industry Lab Services zerbitzua

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: