NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Middle East Electricity 2019: elektrizitatearen sektoreko munduko nazioarteko azoka nagusia

2019.03.05 - 2019.03.07

Tokia: World Trade Centre Dubai, Arabiar Emirerri Batuak
Data: 2019.03.05 - 2019.03.07

MEE 2019 azokak, elektrizitatearen sorkuntza, transmisio eta banaketaren sektoreko munduko nazioarteko azoka nagusiak, 65.000 m2, 126 herrialdetako 1.500 erakusle baino gehiago eta 58.456 profesionalen bisita izan zituen azken edizioan.

Ekipamendu elektrikoen gure laborategia zortzi urtez izan da erakusketari azokan. Dubain etenik gabe erakusketari izatearen ondorioz, estutu egin ditugu ekipamendu elektrikoen bertako ekoizleekiko harreman komertzialak, Ekialde Ertaineko konpainia elektriko liderrak ezagutu ditugulako eta erreferentziako laborategi gisa finkatu garelako.

TECNALIA Electrical Labs proba-institutu bat da, ISO 17025 araurako ILACen ziurtagiria duena eta Ekialde Ertaineko eta mundu osoko zerbitzu publikoek eta ziurtatze-erakundeek aintzatetsia.

Hauek dira gure saiakuntza-esparruak, besteak beste: 

  • Garraio- eta banaketa-sareetarako ekipamendu elektrikoak
  • Behe-tentsioko eta tentsio ertaineko kommutazio-ekipamenduak
  • Banaketa-transformadoreak
  • Tresna-transformadoreak
  • Tentsio ertaineko eta goi-tentsioko kableak
  • Isolagailuak eta abar 

H2 E15 standean, erakusgai izango dugu gure laborategi elektrikoetan zer zerbitzu ditugun adostasuna ebaluatzeko eta ziurtagiriak emateko elektrizitatearen banaketaren eta transmisio-sareen alorrean, sare adimendunen alorra barne dela.

Harremanetarako

aitor.kortajarena@tecnalia.com, Aitor Kortajarena, Electrical Lab Services-eko zuzendaria

Informazio gehiago

MEE 2018: TECNALIAren argazki-albuma

MEE 2019 TECNALIA Testing Lab

 


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: