NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Nola hobetu konfort akustikoa bulego, jatetxe, hotel, aisialdiko zentro eta abarretako barnealdeetan

2020.12.03

Tokia: WEBINAR
Data: 2020.12.03
Ordutegia: 11:00 horas
Iraupena: 40 minutos + ronda de preguntas
Antolatzailea: TECNALIA
Prezioa: Gratuito
Arantxa Tejada
arantxa.tejada@tecnalia.com

Lantokien barnean soinu-giro egokia izateak produktibitatea hobetzen eta osasun-arazoak gutxitzen laguntzen du. Konfort akustikorik ezak, aldiz, estresa eta buruko minak areagotzen ditu.

Barne-diseinuko produktuen fabrikatzaileek produktu berriak garatzen dituztenean, alderdi tekniko garrantzitsutzat hartzen dituzte ezaugarri akustikoak. Hala ere, ohikoa da fabrikatzaileek beren produktuen soinu-prestazio egokia ezartzeko zailtasunak izatea, eta barnealdeetako diseinatzaileek eta arkitektoek arazoak izatea merkatuan dauden produktuen datu akustikoak interpretatzeko eta konparatzeko.

Azken urteotan, zenbait arau argitaratu dira, erreberberazio-gelan xurgapena neurtzeko eta isolamendua neurtzeko dauden arauen osagarri. Laborategian ezaugarri akustikoen neurketa eta ebaluazioa erraztea da helburua: ISO 20189:2018, EN 16205+A1:2019 eta ISO 23351-1:2020.

Funtsezkoa da produktu horiek laborategian egindako saiakuntzen bidez akustikoki nola karakterizatu jakitea, espazioen barnealdean diseinu akustiko egokia egin ahal izateko datuak eskuratzeko.

EDUKIA 

  • Soinu-giroa barnealdeetako espazioetan. Isolamendu akustikoa versus Soinu-xurgapena.
  • Barnealdeen diseinu akustikoa.
  • Barnealdeetako diseinuko produktuak: bionbo, bereizgailu, estaldura, altzari eta elementu unitarioen ebaluazio akustikoa. ISO 354, ISO 20189:2018 & ISO 23351-1:2020. 

NORENTZAT 

  • Barnealdeen diseinatzaileak, arkitektoak eta proiektugileak.
  • Barnealderako produktuen fabrikatzaileak.
  • Sustatzaileak, administrazioak.
  • Elkargo profesionalak, unibertsitateak. 

NORK EMATEN DUEN

  • Maria José de Rozas López - Eusko Jaurlaritzako LCCEko Akustika Laborategiko arduraduna. Laborategi hori TECNALIAk (Industry Lab_services Arloa) kokudeatzen du.

INFORMAZIO GEHIAGO

  • Webinarra gaztelaniaz emango da.
  • Bi mezu elektroniko bidaliko ditugu webinarrean sartzeko jarraibideekin; lehenengoa lehen 24 orduetan, eta bigarrena, gogorarazteko, bi ordu lehenago.
  • Mezu hori jasotzen ez baduzu, mesedez, jarri gurekin harremanetan 902.760.000 telefono-zenbakian.

DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Arduraduna Fundación Tecnalia Research & Innovation (TECNALIA)
Helburua Tecnaliak antolatutako edo parte hartutako onlineko ekitaldien (Webinarren) harpidetza, bertaratze, dibulgazioa eta informazio-eskaera kudeatzea
Legitimazioa DBEO, 6.1 b) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interesdunak parte hartzen duen kontratu bat gauzatzeko edo kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, interesdunak hala eskatuta.
Hartzaileak Datuak ez zaizkie lagako hirugarrenei.
Webinarra egiteko, GoToWebinar-en zerbitzuak erabiltzen dira (LogMeIn)
Eskubideak Eskubidea duzu datuak ikusteko, zuzentzeko eta ezabatzeko, baita beste eskubide batzuk ere, informazio osagarrian azaltzen den bezala.
Informazio osagarria Datuen babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza ondoko eranskinean kontsultatu dezakezu.

 

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: