NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Plastikoen oraina eta geroa: birziklagarritasuna eta biodegradagarritasuna

2019.06.12

Tokia: APM, Asociación de la Prensa de Madrid (Juan Bravo 6, 2906 MADRIL), ekitaldi-aretoa
Data: 2019.06.12
Antolatzailea: TECNALIA
Arantxa Tejada
arantxa.tejada@tecnalia.com

Jardunaldi honen helburua da hondakin plastikoak murrizteko egiten ari diren aurrerapenak zuzenean ezagutzea eta haietaz hausnartzea.

ECOEMBES, ASOPECOM, CDTI, Cafés BAQUÉ, DANOSA eta BARPIMO enpresekin batera: 

  • Plastikoen Europako estrategia berriaz ariko gara.
  • Etorkizuneko erronkak aztertuko ditugu: berrikuntzek birziklatzea indartzeko eskaintzen dituzten aukerak.
  • Plastiko biodegradagarri berrien ezaugarriak, haien aplikazioak eta merkatuko joerak aurkeztuko ditugu.
  • Zenbait arrakasta-kasu azalduko ditugu, etorkizuneko plastikoen oinarri eta garapen gisa balioko dutenak. 

Gure eguneroko bizitza modernoa pentsaezina da plastikoak gabe, funtsezko materiala baita gure ekonomian. Europako plastikoen estrategia berria 2018ko urtarrilaren 16an erabaki zen, xedetzat harturik osotara iraultzea Europako Batasunean produktu plastikoak diseinatzeko, ekoizteko, erabiltzeko eta birziklatzeko modua. Ekonomia zirkularreko ekintza-planari erantzuten dio estrategiak. Plan horrek balio-katean zehar plastikoek dituzten erronkei heltzen die, eta bizi-ziklo osoa hartzen du kontuan.

Alfonso Arevalillo gure lankideak, Materialen Laborategiko teknikaria bera, material plastikoen biodegradagarritasuna eta konpostagarritasuna zehazteko baldintzak eta prozedurak azalduko dizkigu.

Plastiko biodegradagarri guztiak ez dira konpostagarriak: materialak, konpostagarritzat hartzeko, EN 13432 arauan ezarritako baldintzak bete behar ditu.

AGENDA
09:30 Izen-ematea
10:00 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena
► 
Jose Luis Elejalde, Lab_serviceseko zuzendaria, TECNALIA
10:10 Oraingoz izenbururik gabe
Biodibertsitaterako eta Ingurumen Kalitaterako Zuzendaritza Nagusia, Trantsizio Ekologikorako Ministerioa
10:30 Plastikoaren sektorean I+G+Ban inbertitzea: finantzaketa-aukerak
► 
Maria José Tomás Sánchez, EBko Programa Zuzendaritza eta Lurralde Lankidetza, CDTI
10:50 Plastiko biodegradagarriak eta konpostagarriak, funtsezko tresna ekonomia zirkularrean
Jordi Simón, Director técnico de Asociación Española de Plásticos Biodegradables y Compostables, ASOBIOCOM
11:10 Plastiko biodegradagarriak eta konpostagarriak ebaluatzea eta baliozkotzea, EN 13432
► Alfonso Arevalillo, Lab_serviceseko teknikaria, TECNALIA
11:30 Etenaldia, kafea
11:50 Ecoembes, ontziak ekonomia zirkularrean
► María Pérez Sainz, Kanpo Harremanak eta ESK, ECOEMBES
12:10 Kasu praktikoa: Biodegradagarritasuna, polimero biodegradagarriekin 3Dn inprimatuta
► 
Angel Escanero, Eragiketetako zuzendaria, ESCANERO taldea
12:30 Kasu praktikoa: Kapsula biodegradagarriak
► Iñigo Gutierrez, Marketineko zuzendaria, CAFES BAQUE
12:50 Kasu praktikoa: Iragazgaizgarrien birziklatzea
► Antonio Leal, DANOSAko Negozio Garapeneko arduraduna
13:10 Kasu praktikoa: Birziklatzea, PET hondakinetatik erretxina termoegonkor berriak garatzea
► Igor de la Maza, BARPIMO
13:30 Kasu praktikoa: Biodegradagarritasuna
13:50 Ondorioak
14:00 Amaiera

Organiza:

Logo TECNALIA Inspiring

 

Colaborán:

Logotipos jornada biodegradables 1

Ekitaldian izena ematea

Ekitaldi honetan izena eman nahi baduzu, bete formulario hau:

Parte-hartzailearen datuak

(*) ikurra duten eremuak nahitaez bete behar dira

 
 
 
Segurtasun galdera ezinbestekoa
Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: