NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Anabel Pérez-Checak cum laude gainditu du doktoretza, tenperatura altuetan formaren memoria duten aleazio berrien garapenari buruzko tesiarekin

2019.07.02

BCMaterials zentroan egin du lana, EHUrekin lankidetzan

Anabel Pérez Checa lankidea ikertzailea da Industry Lab_Services saileko Metalografia laborategian, eta ekainaren 14an defendatu zuen tesia, Development of New High Temperature Ni-Mn-Ga based Shape Memory Alloys, BCMaterials zentroan egina, EHUko Elektrizitate eta Elektronika Sailarekin batera.

José Manuel Barandiarán (EHU eta BCMaterials) eta Volodymyr Chernenko (Ikerbasqueko ikerketa-irakaslea, izan dira tesi-zuzendariak, eta bikain cum laude kalifikazioa eman diote. Honela osatu zen epaimahaia: Fernnando Plazaola irakaslea (EHU), lehendakaria; Iñaki Pérez-Landazábal irakaslea (UPNA), idazkaria, eta Lara Righi irakaskea (Parmako Unibertsitatea), batzordekidea.

Formaren memoria duten aleazio berriak

Tesiaren ardatza formaren memoria duten aleazio berriak garatzea da, nola magnetikoak hala ohikoak. Helburua, berriz, tenperatura altuetan deformazio handiak lortzea, modu itzulgarrian.

Ni-Mn-Ga eta Ni-Mn-Ga-Fe-Co-Cu oinarriko sistema batzuk ikertu dira, eta konposizioaren, egituraren eta propietate magnetikoen arteko erlazioa aztertu. Europako neutronika-laborategi handiak erabili ahal izan direnez, aleazio horien ordena magnetikoa argitu ahal izan da, baita atomoek sistemari zer ekarpen magnetiko egiten dioten ere.

Lan honek aurrerabidea ekarri dio material berrien ikerketari, hala nola aeronautikako eta automobilgintzako sentsoreei eta eragingailuei.

Zorionak Anabel!

Harremanetarako

TECNALIAko Materialografiako laborategia

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: