NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Fatxadetako sute handien lehen saiakuntza-laborategia martxan jarri du TECNALIAk

2018.10.25

Fatxadetako suteen aurkako produktuak eta soluzioak probatzeko erabiliko dituzte enpresek instalazio horiek, espainiar estatuko bakarrak

Suteen aurkako segurtasuna bermatzea dute lehentasunetako bat eraikuntzako enpresek, bai obra berrietan bai birgaitze-lanetan dihardutenek. Geroz eta zorrotzagoa da araudia, eta ezartzen du eraikuntza-proiektuetako soluzioek saiakuntza eta justifikazio teknikoak izan behar dituztela, eraikinen geroa bermatzeko eta kanpoaldean piztutako suteen aurkako erresistentzia egokia ziurtatzeko.

Honenbestez, TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak, produktuak probatzen, ebaluatzen eta ziurtatzen aitzindaria izanik, martxan jarri berria du fatxadetako sute handien lehen saiakuntza-laborategia, Espainiako estatuko bakarra, ENAC Egiaztatze Erakunde Nazionalaren alor horretako lehen ziurtagiria jaso ondoren.. Laborategi horretan proba ditzakete enpresek beren produktu eta garapen berritzaileak, haien bideragarritasuna eta eraginkortasuna ziurtatzeko, saiakuntza-txostenaren emaitza-ebaluazioa jasotzeko eta produktuak ahalik eta azkarrena merkaturatzeko.

Informazio gehiago prentsa-oharrari buruz


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: