Ingurumen-saiakuntzetarako ganbera klimatiko handi berri bat

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Ingurumen-saiakuntzetarako ganbera klimatiko handi berri bat

2018.05.04

Ganbera horiei esker, saiakuntzak muturreko giro-baldintzetan egin daitezke

TECNALIAk ganbera klimatiko berri bat erosi eta martxan jarri du, ingurumen-saiakuntzak tamaina handiko ekipoetan egiteko. Walk-in motakoa da ganbera, eta hauek ditu barruko neurriak: 4,2 x 3 x 2.6 m. Bestalde, tenperatura -45 ºC-tik 85 ºC-raino erregula dezake. Hezetasuna kontrolatzeko sistema bat ere badu.

Lehendik ere bazegoen beste ganbera bat (barruko neurriak, 5,5 x 4 x 4 m), -25 ºC eta 70 ºC bitartean saiakuntza termikoak egiteko.

Ganbera horiei esker, muturreko zerbitzu-baldintzetan egin daitezke ekipo elektrikoen saiakuntzak; adibidez, leku oso beroetan (Ekialde Ertaina, adibidez) instalatu behar diren ekipoen berotze-probak tenperatura altuetan. Ohikoa da herrialde horietako elektrizitate-konpainiek hau eskatzea: berotze-saiakuntzak 50 ºC-tik gorako tenperaturan egitea, behe-tentsioko potentzia-faktorea konpentsatzeko koadro elektrikoetan eta baterietan. Ezarritako berotze-mugak gainditzen ez direla egiaztatzeko ez ezik, beste funtzionamendu-arazo batzuk detektatzeko ere balio dute zerbitzu-tenperatura goreneko saiakuntzek; adibidez, etengailuen edo gaintenperaturaren babesen tiroa.

Ganberak honetarako ere erabiltzen dira: mugako zerbitzu-tenperaturetan erresistentzia mekanikoko saiakuntzak egiteko behe-tentsio eta tentsio ertaineko beste produktu batzuetan (etengailuak, ebakigailuak, gelaxkak...).

Potentzia-elektronikako ekipoetan (alderantzikagailuak edo bihurgailuak), ganberek aukera ematen dute diseinuaren kualifikazioaren gainean ingurumen-saiakuntzak egiteko: zahartze azeleratuko probak; hotzeko eta beroko estresa; bat-bateko tenperatura-aldaketak; berotasun hezea eta hezetasuna-izoztea).

Tecnalia electrical_lab_Services_2

Harremanetarako: Luis Martínez

Ekipo Elektrikoen Laborategiko burua

TECNALIA


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: