NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Kontxako baranda ezagunean ordeztu beharreko zatiaren fabrikazioa eta muntaketa ikuskatzen eta kontrolatzen ari gara

2018.01.23

Pasealekuko 350 metro hartzen ditu, Cervantes arrapalatik La Perla kluberainoko tartea

TECNALIA Kontxako baranda ezagunean ordeztu beharreko zatiaren fabrikazioa eta muntaketa ikuskatzen eta kontrolatzen ari da. 2017an hasi ziren ordezkatze-lanak, eta 2018aren hasieran amaituko dira.

Zehazki, bi lan nagusi egiten ari gara: batetik, galdaketa-prozesua kontrolatu tailerrean bertan ikuskatuz fabrikazio-prozesua, eta, bestetik, fabrikazioa baliozkotu, laborategiko zenbait saiakuntza egin eta ebaluatu ondoren (analisi kimikoak, karakterizazio mekanikoa eta metalografia). Baranda galdatzen den galdategian bertan eta zinkeztatzeko eta margotzeko prozesuak (korrosioaren aurkako babes-sistema) egiten diren tailerrean egiten da kontrola.

Pasealekuko 350 metro hartzen ditu, Cervantes arrapalatik La Perla kluberainoko tartea, eta 550 metro baranda dira guztira. Baranda metro gehiago dira, arrapaletako eta eskaileretako baranda-tarte batzuk ere aldatuko baitira.

Martxan den ordezkatze-prozesuan, INFIESTA fundazioak galdatu ditu bai 5 modulutako elementu zuzenak, bai 6 modulutako elementu makurrak (erlojuetako begiratokia), bai arrapala eta eskaileretako baranda-zati aldapadunak ere. Eredu (molde) berriak diseinatu behar izan dira galdaketarako, eta ikuskapen-lan oso zorrotza egin behar izan dute TECNALIAko teknikariek, elementu makurrena batik bat, zailagoa baita zati horiek galdatzea.

Informazio gehiago

  Tecnalia barandilla_1                    TEcnalia barandilla_2                    Tecnalia barandilla_3   

 


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: