NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Saiakuntza mekanikoak egiten ditugu Artecheren ekipo elektrikoen diseinu berriak baliozkotzeko

2018.12.19

Transformadoreen gainazalak karakterizatu dira, kalkulu bidezko simulazioak onartzeko eta araudiak betetzen direla bermatzeko

TECNALIAren  egitura-segurtasunaren laborategiak parte hartzen du Artecheren transformadore kapazitiboen buruen estalduren karakterizazioan. Helburua: diseinua baliozkotzea, zenbait efekturekiko erresistentzia mekanikoaren arabera, hala nola sistema igotzeagatiko kargak, finkatze-borneetako tiro multiaxiala eta tiro bidez harilaren muturrean transmititutako momentua.

Transformadore osoan egiten dira karakterizazioak, egiazki transmititzen diren efektuak simulatzen dituzten barne- eta/edo kanpo-prozeduren arabera: igotze-tiraketak, tenkatze-kablearen tiraketak, haize-kargak eta abar.

Estalduren tenkatze-maila aztertzen da, kargen arabera, galga estentsometrikoen bidez. Horrela, baliozkotu egiten dira elementu finituen bidez aurretik egindako diseinu-kalkuluak.

Osagai elektrikoen karakterizazio mekanikoak dira gure segurtasun-laborategiaren espezialitatea: karakterizazio pertsonalizatuak, gure protokolo propioen edo indarrean dauden estandarren arabera eginak (IEC, EN eta abar).

Trakzio-konpresioko karga-ekipo unibertsalak, eskala handiko trakzio-ekipoak eta karga multiaxialeko ekipoak ditugu. Adituak gara neurrirako saiakuntzak muntatzen, era guztietako efektu mekanikoak erreproduzitzeko edo diseinu berriak baliozkotzeko.

Saiakuntza horren bidez, Arteche enpresak hau aztertu nahi du: zer ahalmen duen transformadoreen gainazalak esfortzu mekanikoak jasateko, bai aparatuaren garraioak eragindakoak, bai balio-bizitzan zehar korronte elektrikoaren eraginpean jarduteak sortutakoak.

Helburua da Artecheren baldintzak aintzat hartuta baliozkotzea diseinu berri hori, produktu horiei dagozkien araudi nazionalei eta nazioartekoei jarraikiz.

Estaldura horien diseinua onesteko eta haien erabilera hedatzeko ez ezik (hobeto egokitzen baitira merkatuaren eskakizun orokorretara), beste honetarako ere balio izan dute saiakuntzek: Artechek halako saiakuntzetan egiten duen karakterizazioaren fidagarritasuna egiaztatu dute, konputazio bidezko simulazio-tresnak erabiliz. 

Harremanetarako: felix.astorkia@tecnalia.com, TECNALIAren Egitura Segurtasunaren Laborategia

noticia arteche

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: