Siemens-Gamesaren hiru pia (produktuen ingurumen-adierazpen) egiaztatu ditugu

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Siemens-Gamesaren hiru pia (produktuen ingurumen-adierazpen) egiaztatu ditugu

2018.02.08

PIA ziurtagiriak ontzat ematen du 1 kWh energiaren sorkuntzari eta banaketari dagokion ingurumen-inpaktuaren kuantifikazioa

Siemens-Gamesa enpresak, 2017an, hiru produkturen ingurumen-adierazpenak garatu eta egiaztatu ditu; hurrenez hurren, bere G126-2.625MW, G132-3.465MW eta G114-2.5 MW modeloetako aerosorgailuak dauzkan Europako on-shore parke eoliko batean sortutako energiarako.

Azterketa horien egiaztapena TECNALIAk egin du, zeina nazioarteko EPD® sistemak homologatutako erakundea baita eta ENACen izendapena baitu produktuen ingurumen-adierazpenak egiaztatzeko eta haien ziurtagiriak emateko.

PIA adierazpenarekin lortu nahi da zorrozki kuantifikatzea zer ingurumen-inpaktu dagokion Siemens-Gamesaren aerosorgailuek ekoitzitako 1 kWh energia elektrikoren sorkuntzari eta banaketari.

Inpaktuak kuantifikatzeko, Europako lurreko parke eoliko batean sortutako elektrizitatearen 1 kWh hartu da erreferentzia-unitate gisa. Energia hori, kasu bakoitzean, turbina-sorgailu eoliko jakin batekin ekoitzia izan da, zeinak haize-baldintza jakin batzuetan jardun baitu (IEC III-a edo haize gutxi G126 2.625MW modelorako, eta haize ertaina edo IEC II-a G132 3.465MW eta G114-2.5 MW modeloetarako). Energia hori, ondoren, 132 kV-ean banatu baita Europako sare elektrikoan zehar. 

PIA bat produktu edo zerbitzuen ingurumen-inpaktua kuantifikatzeko metodo objektibo bat da. Haren bidez, negozio batetik bestera heda daiteke horretara bideratua dagoen produktuaren ingurumen-informazioa.

TECNALIAren egiaztapenak bermatzen du bizi-zikloaren analisiak eta PIAk betetzen dituztela erreferentziako produktuaren kategoriari dagozkion arauak (nazioarteko EPD® programaren arau orokorrak eta ACV ISO 14040 eta 14044). Dokumentazioa orraztuta eta tokiko auditoria batekin, azterketa egiteko datuen kalitatea, trazabilitatea, egiazkotasuna eta fidagarritasuna egiaztatu dira.

Environmental Product Declaration SIEMENS GAMESA

Arauak betetzen direla egiaztatutakoan, TECNALIA CERTIFICACIÓNek produktuen ingurumen-aitorpenei dagozkien ziurtagiriak egin ditu hiru urterako, eta kudeaketak egin ditu nazioarteko EPD® sisteman erregistratzeko eta argitaratzeko.

Harremanetarako

Eli.amat@tecnaliacertificacion.com

TECNALIA CERTIFICACIÓN


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: