NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Bateragarritasun Elektromagnetikoko (EMC) eta TELECOM laborategia

Bateragarritasun Elektromagnetikoko (EMC), Segurtasun Elektrikoko eta Telekomunikazioetako Laborategi egiaztatuetan Adostasuna Ebaluatzeko zerbitzuak, araudi eta erregelamendu nazionalak eta nazioartekoak (ISO, UL, ASTM, CEN, NF, IEC, eta UNE) eta erabiltzaile eta fabrikatzaileen zehaztapenak betetzen direla frogatzeko.

Laboratorio de EMC y TELECOM

NORI ZUZENDUa...

Urtean egiten duten saiakuntza-kopuruagatik eta beren instalazioengatik Espainian eta Portugalen lider diren ekipo elektrikoen laborategi ziurtatu (ENAC) eta aintzatetsiak (LOVAG, LAPEM, PRIME ALLIANCE, TELEFONICA) ditugu. Europar Batasunak Behe-tentsioko Segurtasuneko 2006/95/EE Direktibarako erakunde jakinarazia gara.

20 urtetik gorako esperientzia dugu, eta arau berriak garatzeko foro tekniko eta arautzaile nagusietan parte hartzen dute gure adituek.

EBALUATUTAKO PRODUKTUAK

  • Neurketa-, babes- eta kontrol-ekipamenduak
  • Aparatu elektrikoak
  • Ekipo elektronikoak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiakoak (IKTak)
  • Kontagailu elektroniko telegidatuak eta kontzentragailuak
  • Telekomunikazioetako ekipamenduak
  • Etxean erabiltzeko ekipo elektriko eta elektronikoak

BATERAGARRITASUN ELEKTROMAGNETIKOKO SAIAKUNTZAK

TECNALIAk immunitatearen eta emisibitatearen alorretan bateragarritasun elektromagnetikoko probak egiteko prestatutako instalazioak ditu. Hauek dira ganbera erdi-anekoikoaren ezaugarri nagusiak:

  • CISPR 16-1-4 (NSA) araua betetzea
  • EMI neurketak 3 m-ra
  • Bizitegi- eta industria-inguruneetarako immunitate-mailak
  • 2 m-ko diametroko plataforma birakaria
  • 50 Hz eta 6 GHz arteko maiztasun-tartea

SMART METERS-EN SAIAKUNTZAK

TECNALIAk Kontagailu Elektroniko Telegidatuen, Kontagailu Adimendun edo Smart Meters izenez ezagutzen direnen, ziurtapen osorako behar diren baliabide eta gaitasun guztiak ditu.  

Gaitasun horiek munduko erreferentzia bihurtzen dute TECNALIA sektore horretan. Instalazioek kontzentratzaileen ziurtapena egiteko aukera ere ematen dute.

Ekipamendu eta sareen elkarreragingarritasuna ebaluatzeko aukera ematen duten instalazioak eta azpiegiturak ditu TECNALIAk, eta horrek bere bezeroen neurketa- eta komunikazio-sistema aurreratuak integratzen laguntzen du.

  • PRIME Protokoloa Ziurtatzeko saiakuntzak
  • CENELEC EN 50065-1, EN 50065-2-3, EN 50065-7 araudiaren araberako saiakuntzak
  • DLMS Protokoloaren saiakuntzak
  • Elkarreragingarritasuneko saiakuntzak
  • Komunikazioen errendimendua ebaluatzeko saiakuntzak
  • Bateragarritasun Elektromagnetikoko saiakuntzak
  • Saiakuntza klimatiko eta mekanikoak

TELEKOMUNIKAZIO-SAIAKUNTZAK

  • Irrati-maiztasuneko Transmisore eta Hargailuak Ziurtatzeko saiakuntzak
  • Telefonia-sare Kommutatura Sartzeko Ekipamenduen saiakuntza elektriko eta akustikoak
  • GSM 900 eta DCS 1800 telefono mugikorrak aurreziurtatzeko saiakuntzak
  • Merkatu-araketa

INGURUMEN-SAIAKUNTZAK

Hotza, bero lehorra, bero hezea, talka termikoa, tenperatura- eta hezetasun-zikloak, laino gazia, korrosioarekiko erresistentzia (SO2), bibrazioak, talka, erorketa librea, mailua…

Kapazitateak

  • Tenperatura (ºC): -70tik +180ra
  • Hezetasun erlatiboa (%): 10etik 98ra
  • Bibrazio-mahaia: 1etik 2.00 Hz-era
Bateragarritasun Elektromagnetikoko (EMC) eta TELECOM laborategiaBateragarritasun Elektromagnetikoko (EMC) eta TELECOM laborategiaBateragarritasun Elektromagnetikoko (EMC) eta TELECOM laborategia

KONTAKTUa

Ensayos de Compatibilidad Electromagnética

Javier Nuñez

M. +34 662 351 710

Ensayos de Smart Meters

Marta Castro

M. +34 667 178 914

Ensayos Telecom

Ibon Arechalde

M. +34 667 178 832


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: