NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Suteen Aurkako Segurtasunerako Laborategia

TECNALIAk baditu suteen kontrako segurtasunean adituak, eta badugu, halaber, eraikuntza-sistemen suaren kontrako prestazioen ezaugarriak zenbait sektoretan (besteak beste, eraikuntzaren, garraioaren eta elektrizitatearen sektoreetan eta sektore petrokimikoan) aplikatu beharreko araudiei jarraikiz zehazteko ekipamendu teknologiko egiaztatua.

Seguridad Frente Incendio

NORI ZUZENDUA...

  • Material, eraikuntza-elementu eta eraikuntza sistemen (material isolatzaileak, arotzeria, fatxadako elementuak, sandwich-panelak...) fabrikatzaileei...
  • Eraikuntza-enpresei eta sustatzaileei.
  • Kalitatea kontrolatzen duten enpresei.

ZERBITZUAK

  • Materialen eta eraikuntza-sistemen suteen aurkako portaeraren ebaluazioa.
  • Eraikuntza-sistemetarako EXAP azterketak.
  • Hirugarren batzuen borondatezko nahiz ezinbesteko egiaztapenak egiteko saiakuntza-laborategia.
  • Sutearen kontrako prestazioetan prozesu-, konposizio- eta muntatze-aldagaiek duten eragina ebaluatzea.
  • Produktu ez-normalizatuen suteen aurkako portaera aztertzeko entsegu-produktuen garapena.
  • Materialak indarreko araudien eskakizunetara egokitzeko aholkularitza teknikoa. Technical Innovation Audit (TIA) zigilua.
  • Materialak merkatu berrietan inplementatzeko araudi-aholkularitza.
  • Etorkizuneko araudi-aldaketen aurrean materialen portaera balioesteko azterlanak, araua ezarri aurrekoak.
  • Europako entsegu-txostenen onespen teknikoko azterketak, Sustapen Ministerioaren irizpideen arabera.
  • Industria Ministerioak onetsitako sistema konplexu ez-konbentzionalen suteen aurkako egokitasun teknikoaren azterketak.
  • Egungo araudien esparrutik kanpo dauden produktuak probatzeko eskala handiko ad hoc saiakuntzak.
  • Produktuen suaren kontrako portaera aztertzea, infragorriaren termografiaren bitartez.

GAITASUN TeKnolOGIKOA

Suaren aurkako erreakzio-laborategia:

  • Suarekiko erreakzioaren ezaugarriak zehazteko ekipamendua, zenbait araudiri jarraikiz (EN, UNE, UL, IMO, ISO…), zeinak osagai hauek dituen: kono kalorimetrikoa, SBI, sukoitasun-ekipoa, panel erradiatzaile horizontala eta bertikala, ponpa kalorimetrikoa, erregaitasunik gabeko labea, estalduretako su-hedapenaren ekipoa, LOI.
  • Kearen toxikotasun- eta opakotasun- ezaugarriak zehazteko ekipamendua, zenbait araudiri jarraikiz (NFX 16101 eta EN  45545-2, besteak beste); kearen dentsitate optikoa neurtzeko ganbera eta FTIR espektroskopia bidezko toxikotasun-analisia; labe tubularra.

Suarekiko erresistentzia-laborategia

  • Suarekiko erresistentzia probatzeko labe bertikala, tamaina normalizatukoa eta berokuntza-kurben aukera anitzekoa.
  • Suarekiko erresistentzia probatzeko labe horizontala, tamaina normalizatukoa eta berokuntza-kurben aukera anitzekoa (hidrokarburoen kurba, RWS kurba, UL saiakuntza, kanpoko sua). Karga aplikatzeko sistema bat eta kearekiko estankotasuna balioztatzeko sistema bat ere baditu.
  • Suarekiko erresistentzia probatzeko labe esperimental kubikoa, eskala txikikoa, prototipoetarako.

EBALUATZEN DITUGUN PRODUKTUAK

  • Pinturak eta iragazgaizgarriak (estekak PDFra).
  • Isolatzaile termikoak (esteka PDFra).
  • Fatxaden estaldurak eta eraikuntzan erabiltzen diren barne-elementuak.
  • Material tapizatuak eta gortinak.
  • Trenen barneko diseinurako materialak.
  • Itsas ekipoetarako estaldura-materialak.
  • Ateak eta sarrerak kontrolatzeko osagaiak (estekak PDFra).
  • Inguratzaile arkitektonikoak: fatxadak eta errezel-hormak, leihoak, estalkiak, exutorioak, argizuloak, barandak eta abar (estekak PDFra).
  • Beste batzuk: horma eta trenkada malguak, solairu-armazoiak, aireztapen-hodiak, egitura metalikoak babesteko sistemak, sabai aizunak, eta obra zibileko beste elementu batzuk (pantaila akustikoak, tuneletarako babes-sistemak…).

ZIURTAGIRIAK ETA AITORPENAK

Suteen Aurkako Segurtasuna Suteen Aurkako SegurtasunaSuteen Aurkako Segurtasuna

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: