NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Industria farmazeutikorako Euskadiko lehen 4.0 laborategia inauguratu dute TECNALIAk eta UPV/EHUk

2018.11.12

Instalazioak Arabako Teknologia Parkean daude, eta abangoardiako teknologia dute botika berriak garatzeko eta inguruko enpresa-sareari laguntzeko

  • TECNALIAk eta UPV/EHUk garapen farmazeutikoaren arloan Europako buru izan nahi dute Basque Pharma Labs 4.0 proiektuarekin, eta laborategi hori mugarria da proiektuaren sustapenean
  • Gaur izan da inaugurazioa, eta han izan dira Iñigo Urkullu, lehendakaria; Ramiro González, Arabako diputatu nagusia; Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea; eta Emiliano López Atxurra, TECNALIAko lehendakaria

Gasteizen, 2018ko azaroaren 12an. Europako farmaziagintzak, aurreikuspenen arabera, 206.000 milioi euro fakturatuko ditu 2022. urtean, urtean % 3,2 hazita. Ordurako, Evaluate aholkularitzaren arabera, Espainiako merkatua 16.000 milioi eurokoa izango da, gutxienez, eta Europako herrialdeetan bosgarrena izango da sektore horretan. Datu horietan, nabarmentzekoa da Euskadiren posizio estrategikoa, ezin hobea baita beraren osasun-, teknologia eta hezkuntza-sarea garapen farmazeutikoa nazioartera zabaltzeko. 

Halakoa da TECNALIA ikerketako eta garapen teknologikoko zentroaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen kasua. Izan ere, industria farmazeutikorako Euskadiko lehen 4.0 laborategia inauguratu dute gaur, Arabako Teknologia Parkean, Arabako Foru Aldundiaren bultzada eta sustapenarekin. Inaugurazioan izan dira Iñigo Urkullu, lehendakaria; Ramiro González, Arabako diputatu nagusia; Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea; eta Emiliano López Atxurra, TECNALIAko lehendakaria.

Gaur egun UPV/EHUko Farmaziako Fakultatean dauden laborategien osagarri dira instalazio berriak, eta ia 1,5 milioi euroko inbertsioa egin da haietan. 500 metro karratu baino gehiago dituzte, eta abangoardiako teknologia dute, nazioarteko arau zorrotzenak betez botika berriak garatzeko.

Europari begira dagoen proiektu bat

Laborategi hau martxan jarrita, gailurrera iritsi da Basque Pharma Labs 4.0 proiektua, zeinean duela 20 urtetik ari baitira lanean TECNALIA eta UPV/EHU farmaziagintzako zerbitzu aurreratuetan Europako buru eta botiken I+G arloan erreferentzia bihurtzeko. Unibertsitatearen eta farmaziagintzaren arteko zubi ere izango dira botika berrien ikerketa eta garapenean, eta soluzio berritzaileak eskainiko dituzte enpresen lehiakortasuna hobetzeko, negozioaren errentagarritasuna eta jasangarritasuna helburu, eta BPGa eta enplegu kualifikatua sortzeko.

Hauek dira Basque Pharma Labs 4.0ren jardueren ardatzak: garapen galenikoa eta analitikoa, I+Gko proiektuetarako botika-lote pilotuen fabrikazioa eta sektoreko profesionalen trebakuntza (bereziki interesgarria eta garrantzitsua, enpresa-sareak profesional kualifikatuak eskatzen baititu). Garapen farmazeutikoan 4.0 industriaren filosofia sartzea ere bada proiektu honen helburua. Hala, terapia pertsonalizatuagoak egin ahal izango dira, eta botiken kalitatea eta segurtasuna kontrolatu ahal izango da balio-kate osoan. Horretarako, 50 langile baino gehiagoko lantalde bat dute, eta 30 bezerori baino gehiagori ematen diote zerbitzua. Azken hiru urteetan, diru-sarrerak % 52 baino gehiago haztea lortu dute.

Proiektu honek, TECNALIAren eta UPV/EHUren elkarlanaren emaitza, sektore horretako punta-puntan egon nahi du, eta helburu hauek ditu datozen urteetarako: kualifikazio handiko lanpostu berriak sortu, gaur egungo eta ingurune hurbileko farmaziagintzaren garapen-tresna izan, farmaziagintzako industria berria erakarri Araban eta Euskadin koka daitezen, eta administrazio publikoen eta osasun-ikerketako gainerako institutuen laguntza-tresna izan.

TECNALIAri buruz

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentro bat da TECNALIA, erreferentziakoa Europa osoan. Hogeita hamar herrialdetako 1.400 aditu ditu, guztiak ere teknologia BPG bihurtu eta gizakion bizi-kalitatea hobetzen biziki saiatzen direnak, enpresentzat negozio-aukerak sortuz.

www.tecnalia.com

UPV/EHUri buruz

Euskal Herriko Unibertsitatea munduko 500 unibertsitate onenen artean dago, Shangaiko sailkapenaren arabera. Graduko eta graduondoko 43.000 ikasle baino gehiago ditu, eta 7.400 langile inguru, zerbitzua emateko goi-mailako hezkuntzan, ikerketan eta transferentzian. EAEko ikerketa-agente nagusia da.

www.ehu.es

Irudi galeria

Kontaktua

Antonio Bardasco

T. 902 760 000

Dokumentazioa


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: