NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:
Tecnalia. Inspiring Business
Tecnalia Korporazioa 2001ean sortu zen teknologia-korporazio moduan, eta haren helburu nagusia zen ekonomia- eta gizarte-ingurunea garatzen laguntzea teknologia-berrikuntza erabiliz eta sustatuz. Horretarako, ikerketa garatzen eta zabaltzen zuen nazioartean.
Itun estrategiko hori Inasmet, Labein eta Robotiker taldeen ekimena izan zen. Haien apustua zen ahaleginak batzea, talde handiagoa izan eta Tecnaliari aukera emateko merkatuan lehiakortasun-maila gorenak lortzeko. Helburuak hauek ziren:
Ekimen hura erakargarria izan zen, halaber, inguruko beste teknologia-zentro batzuentzat, eta pixkanaka kide berriak bildu ziren korporaziora.
Gaur egun, Azti, Neiker eta Tecnalia Research & Innovation teknologia-zentroek osatzen dute.

| Erakundeak | Labein Inasmet Robotiker |
Azti | ESI | Neiker | Fatronik | Cidemco | Leia Euve |
Tecnalia Korporazioa Teknologikoa |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Urtea | 2001 | 2003 | 2004 | 2006 | 2007 | 2009 | 2010 |
Tecnalia Korporazioa diziplina anitzeko teknologia-korporazio bat da, pribatua eta independentea, eta haren xedea da balioa eta aberastasuna ematea gizarteari oro har, eta enpresa-sareari zehazki, ikerketaren, garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren bidez, betiere nazioartera begira jarrita.
Korporazioa euskal teknologia-eremuan sortu da, hura garatzen laguntzen du, eta bertan lider izatea da haren nahia. Funtzio aktiboa du enpresa-sarearen garapenean eta lehiakortasunean; EAE, Espainia eta Europako zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistemei lotzen zaie, eta mundu mailan hazteko eta kokatzeko helburua du.
Tecnalia Korporazioak bikaintasun- eta espezializazio-premisetan oinarritzen du ikerketa-jarduera, eta garapen ekonomikoa, gizarte-kohesioa eta jasangarritasuna indartzen laguntzen du. Lankidetzei bide emateko prest dago, eta berrikuntza-sistemetako beste eragile batzuekin harremanak sustatu eta hitzarmenak sinatzen ditu.
Korporazioak langileei gaitasunak eta lanbidea garatzeko eremu bat ematen die, eta etorkizun profesionalerako aukerak sortzen ditu. Gure kultura eta balioen oinarria osatzen duten printzipioak dira bereziki sortzailea, berritzailea eta profesionala den talde baten ezagutza partekatua eta haien indarra eta aniztasuna baliatzea.
Tecnalia Korporazioak 141,5 milioi euro baino gehiagoko diru-sarrerak ditu urtero, eta 1.663 profesional aditu. Kalitatezko enplegu berriak sortzen ditu, teknikariak prestatu eta enpresetara bideratzen ditu, kanpora joandako zientzialariak berreskuratzen ditu, eta teknologo-belaunaldi berriak prestatzen ditu: oinarri eta sormen horrekin ari da eraikitzen etorkizuna.
Sektoreko teknologia-espezializazioko prozesu batean murgilduta dago; 4.000 enpresa baino gehiagori ematen die laguntza askotariko proiektutan, eta arrakastaz parte hartzen du Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoko Plan Nazionaleko eta Europako VII. Esparru Programako programetan, eta balioa eta aberastasuna ematen dizkio gizarteari, oro har, eta enpresa-sareari zehazki.
ORRI-OINA
© 2013 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea -Geldo kalea, 700 eraikina. E-48160 Derio (Bizkaia) Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850
NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: