
Katalogoa. Ingurune bizigarriagoak, jasangarriagoak eta konektatuagoak sortzen (gaztelaniaz)
Deskargatu PDFaHirien eta lurraldeen eraldaketa positiboan eta garapenean laguntzen dugu, hiri-soluzioen multzo baten bidez eta teknologia aurreratuak aplikatuz.
Hiriak eta lurraldeak modu positiboan eraldatzen eta garatzen laguntzen dugu; horretarako, hiri-soluzioen sorta bat baliatzen dugu, hiri adimendunaren ikuspegia hartzera bideraturik eta inpaktu handiko teknologia aurreratuak baliatuz.
Pertsonak ardatz dituen hiri-eredu bat defendatzen dugu, 2030erako Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etorririk.
Laguntza eskaintzen diegu hiriei, erronkak konpon ditzaten, ikuspegi bat eraiki dezaten eta hiri adimendunaren eredura hurbildu daitezen. Horretarako, hiriarekin lotutako teknologia-multzo bakarra daukagu, eta konbinatu egiten ditugu hiri-soluzio integralak sortzeko:
Bete formularioa eta eman zure erakundea aldatzeko urratsa.
Produktu eta prozesu aurreratuetara bideratzen dugu berrikuntza, eraikin automatizatuak, energia-sorgailuak eta batere emisiorik gabeko ingurune eraikiak lortzeko. Horri esker, eraikin adimentsuagoak, seguruagoak eta ekonomikoki jasangarriagoak egiten ditugu. Arlo hauetan lan egiten dugu:
Propietate eta funtzionalitate berriak edo hobeak dituzten materialak eta produktuak diseinatzen eta garatzen ditugu, zeinak, aldi berean, karbono-aztarna murrizten laguntzen baitute. Plastiko teknikoak, konpositeak, itsasgarriak, estaldurak, zelulosatik eratorritako produktuak eta halako materialak baliatzen ditugu lanerako.
Energia-efizientzia eta energia berriztagarrietarako soluzio teknologikoak garatzen ditugu, elektrizitatea sortzeko edo biltegiratzeko, energia termikoa emateko, tenperatura erregulatzeko edo isolamendua hobetzeko, bai eraikuntzara bideraturik, bai hiri-eskalan. Arlo hauetan lan egiten dugu:
Hirien, azpiegituren, lurraldearen eta funtsezko industria-sektore batzuen erresilientzia sustatzen dugu, hala nola energiaren sektorearena, ad-hoc soluzioak garatuz.
Horretarako, administrazioei eta enpresei laguntzen diegu hainbat egitekotan:
Hiriak berroneratzeko eta eraldatzeko estrategien diagnostiko, plangintza eta diseinurako soluzioak garatzen eta inplementatzen ditugu hainbat dimentsio biltzen dituen ikuspegia eta partaidetza kontuan harturik; horri esker, Hiri Agenda Berriaren helburuekin lerrokatuta eraldatuko dira hiriak, jasangarriagoak, inklusiboagoak eta erresilienteagoak izan daitezen.
Gure garapenek honako tresna eta sistema digital hauek dituzte oinarrian: datuak biltzeko eta analizatzeko erremintak eta sistemak, iragarpen-algoritmoak, modelizazio eta bistaratze aurreratua –hala nola GIS, BIM, CITYGML, IoT eta IA–.
Alor hauetara bideraturiko teknologiak baliatzen ditugu:
Modu integralean heltzen diogu hirietako kutsadura atmosferikoaren eta akustikoaren kudeaketari, garraioarekin, industria-prozesuekin eta abarrekin loturik.
Gainera, teknologia digitaletan oinarritutako soluzioak garatzen ditugu hiri-inguruneak, eraikinak eta hiriak biztanleria gero eta zaharragoaren premietara egokitzeko, zahartze aktiboa sustatuz arreta-zerbitzuen eredu berri baten barruan.
Silver Economyaren alorrerako funtsezkoak diren arloetan lan egiten dugu. Adibidez:
Teknologia eta negozio-eredu berriak garatzen lan egiten dugu, etorkizunean ingurumen-inpaktu txikiko mugikortasun-agertoki baterantz igarotzen laguntzeko, zeina konektatua, efizientea, segurua eta inklusiboa izango baita. Arlo hauetan lan egiten dugu:
Produktu eta prozesu aurreratuak garatzen ditugu, azpiegiturak seguruagoak eta ekonomikoki jasangarriagoak izan daitezen; horretarako, adimena ematen diegu azpiegiturei, prestazioak optimizatzen ditugu eta bizitza erabilgarria luzatzen, erabakiak hartzea errazten duten soluzio teknologiko handien bidez. Arlo hauetan lan egiten dugu:
Hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta lehengaiak gutxiago kontsumitzeko soluzioak garatzen ditugu.
Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.