Aurrea hartzen dugu, aukerak identifikatzen ditugu eta arazo konplexuei irtenbideak aplikatzen dizkiegu, zure erakundearentzat abantaila lehiakorrak sortzeko.

Aurrea hartzen dugu, aukerak identifikatzen ditugu eta arazo konplexuei irtenbideak aplikatzen dizkiegu, zure erakundearentzat abantaila lehiakorrak sortzeko.
Enpresekiko elkarlanean izan dugun arrakastaren gakoetako bat haiekiko erlazioa da; izan ere, erlazio hori gero eta estrategikoagoa da, konfiantzan, lankidetzan eta estrategia teknologiko partekatuan oinarritua, haien lehiakortasuna sustatuko duen balio-ekarpen handiena lortzeko.
TECNALIAn, lankidetzarako modu bat baino gehiago eskaintzen dizkiegu enpresei, eta haien beharretara hobekien egokitzen den harreman-eredura moldatzen gara:

Bezero estrategikoekin harreman sendoak izatearen aldeko apustua egiten dugu.
Eredu horri esker, epe luzerako lankidetza-planak ezar ditzakegu enpresekin, eta, hala, erronkak eta aukerak identifika ditzakegu, haien helburuekin bat datozen eta emaitza-kontuetan ahalik eta eragin ekonomiko handiena sortzen duten soluzio teknologikoak garatzeko.
Konfiantza eraikitzen dugu, eta, elkarrekin, estrategiak, erronkak eta hazkunde-helburuak partekatzen ditugu.

Gure bezeroen negozioarekin konprometitzen gara. Horregatik, geure baliabideak gehitzen dizkiegu gure bezeroen epe ertaineko estrategiarekin bat datozen arrisku handiko garapen-inbertsioei.