Teknologia

Zibersegurtasuna eta kate-blokea

Ciberseguridad y Blockchain

Gure teknologiei esker, bezeroen produktuen eta zerbitzuen segurtasuna, pribatutasuna eta konfiantza hobetzen ditugu diseinu-fasetik hasita, haien erresilientzia areagotuz eta estandar industrialak betetzen lagunduz.

Horretarako, informazioaren segurtasuna bermatzen duten protokolo kriptografikoak diseinatzen ditugu, bai eta sistema industrialetan mehatxuak eta anomaliak kontrolatzeko, monitorizatzeko eta detektatzeko tresnak ere.

Gure esperientziak sistemen, prozesuen eta zerbitzuen erresilientzia handitzeko aukera ematen digu. Horretarako, fabrikatzaileekin eta integratzaileekin jarduten dugu lankidetzan haien produktu eta sistemak diseinatzen eta garatzen, bai eta prozesuen segurtasuna eta informazioaren konfidentzialtasuna areagotu nahi duten operadoreekin ere.

Zibersegurtasunerako eta bloke-kateetarako funtsezko teknologiak:

  • Segurtasuna eta pribatutasuna diseinutik hasita: produktu eta zerbitzu seguruak diseinatzen laguntzen dugu, teknologiak, arkitektura eta prozesuak konbinatuz.
  • Kate-blokeak eta erregistro banatuko teknologiak (DLT): gobernantza deszentralizatzea ahalbidetzen duten ekosistema fidagarriak.
  • Babes eta kontrol industriala: sistema industrialetako mehatxuak eta anomaliak monitorizatzeko eta detektatzeko tresnak.
  • Kriptografia eta datuaren subiranotasuna: informazioa segurtasunez ustiatzeko protokolo kriptografiko berriak; haiei esker, hirugarrenek datuak trukatzea, partekatzea eta prozesatzea lortuko da, segurtasuna eta konfidentzialtasuna arriskuan ipini gabe.
  • Ziurtapena eta adostasuna: industria-zibersegurtasunaren arauekiko adostasuna ebaluatzea, bai eta sistema eta prozesuak ziurtatzea ere.

Kanpo-aliatuak

BASQUE DIGITAL INNOVATION HUB
Basque Cybersecurity Centre
INCIBE
Alastria
UNE/ISO
CCI
Ikusi gehiago

Nazioarteko presentzia

ECSO
Hyperledger
Enterprise Ethereum Alliance
Industrial Data Space Association
AIOTI
Industrial Internet Consortium
Ikusi gehiago
Óscar Lage

Óscar Lage

Responsable de Ciberseguridad y blockchain
Catálogo de Ciberseguridad y Blockchain

Zibersegurtasunaren eta bloke-kateen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa