
Ingurumenaren aldetik jasangarriak diren material eta osagai polimerikoak garatzen ditugu, fase guztiak barnean hartuz: sintesia, kalkulua, diseinua, prozesatzea, saiakuntza, erabilera eta bizi-amaiera.

Polimeroak, konpositeak eta oinarri biologikoko materialak garatzen ditugu, eta, haien bidez, produktu lehiakorragoak, seguruagoak eta efizienteagoak lortzen ditugu, ingurumena errespetatzen dutenak, garraio-, energia-, eraikuntza- eta osasun-sektoreetarako.
Prozesuan bildurik daude fabrikazio-prozesuen sintesia, diseinua, kalkulua, simulazioa eta prestaketa, harik eta planta pilotuan baliozkotu arte.
Gure esperientziari esker, materialak sintetizatzen, produktuak diseinatzen eta osagaiak fabrikatzen ditugu material polimerikoz, material eta prozesuen soluziorik onenak hautatuz aplikazioaren arabera, guztia ere ingurumenaren aldetik jasangarriak diren aukerak proposatuz eta ekonomia zirkularreko eredu baten aldeko apustua eginez.
Horretarako, lehengaien fabrikatzaileekin, materialaren transformatzaileekin, osagaien eta ekipo-ondasunen fabrikatzaileekin eta azken erabiltzaileekin lan egiten dugu, beren produktuetan soluzio berritzaileak inplementatzeko, bai bizitza baliagarrian, bai amaieran.
Polimeroen, konpositeen eta oinarri biologikoko materialen teknologia giltzarriak:












Accede a nuestros catálogos de divulgación científica, productos, servicios y tecnologías. Nuestro principal objetivo es transformar el conocimiento científico en innovación y soluciones tecnológicas que generen impacto económico y social.
Activo
