Adimen artifiziala eta Big Data

    Adimen artifizialeko gure teknologiei esker, negozio-gakoak integratzen, fusionatzen, eraldatzen eta inferitzen ditugu, datu-bolumen handietatik abiaturik.

    Inteligencia Artificial y Big Data

    Esperientzia handia dugu eskema numerikoak kontzeptualizatzen eta teknologia digital aurreratuak (IA/ML) erabiltzen datu-bolumen handiak aztertzeko, eta, horri esker, nabarmendu egiten gara negozioen kontzepziotik abiatuta.

    Gainera, arkitektura konputazionalak garatzen ditugu errendimendu handiko inplementazioetarako eta paralelizazio, hodeiko zerbitzu eta DevOpsetarako, datuen domeinuan (big data).

    Adimen artifiziala, azken finean, datu-bolumen handietatik abiaturik negozio-gakoak integratzeko, fusionatzeko, eraldatzeko eta inferitzeko teknologia-multzo bat biltzen duen kontzeptua da. Adimen artifiziala erabakigarria da hainbat sektoretan, hala nola 4.0 industrian, energia eta ingurumenean, mugikortasun jasangarrian, sistema autonomoetan, osasunean edo negozio-adimenean.

    Testuinguru horretan, ia ehun profesional ari dira gurean adimen artifizialeko eta Big Data teknologietan, eta, guztien artean, datuen zientzian ezagutza osagarriak dituzten lankide-sare batek osatutako ekosistema bat sortzen dute.

    Helburu nagusia giza jakintzari laguntzea da, gizarteak gaur egun aurre egin behar dien eraldaketa digitaleko prozesuak maximizatzeko eta, hala, lehiatzeko abantaila argiak sortzeko.

    Adimen artifizialaren eta Big Dataren alorreko gako-teknologiak:

    • Aurreikuspena, clusteringa eta ikaskuntza indartu eta sakona.
    • Simulazioa, map-matchinga eta anomaliak detektatzea.
    • Denbora-serieak, lineako ikaskuntza eta optimizazioa.
    • Adimen artifizialaren azalgarritasuna, arkitektura konputazionalak eta paralelizazioa.
    • Hodeia eta DeVops.
    Javier Del Ser doktorea
    Javier Del Ser doktorea
    Adimen artifizialaren eta big dataren arduraduna

    Kanpo-aliatuak

    Gaiarekin loturiko katalogoa

    Accédez à nos catalogues de vulgarisation scientifique, de produits, de services et de technologies. Notre objectif principal est de transformer les connaissances scientifiques en innovations et en solutions technologiques ayant un impact économique et social.

    Actif technologique

    Inbertsio-aukeren garapena

    NAIAk industria-planten energia-efizientziaren diagnostiko automatikoa egiten du. Horretarako, EMS eta MES datuak jasotzen ditu eta enpresako teknikarien know-howa baliatzen du.
    En savoir plus
    Naia