legal

Lege-informazioa

Jabetza intelektuala

Webgune hau eta bere edukia Tecnalia Research & Innovation Fundazioarenak dira (aurrerantzean, TECNALIA). Fundazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan dago inskribatuta, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1999ko apirilaren 23ko Aginduaren bidez, F-69 zenbakiarekin (IFK: G48975767).

Bestelakorik zehaztu ezean, ez da baimenik ematen TECNALIAren aldez aurreko baimen idatzirik gabe inork eta inola webgune hau eta bere edukia erabiltzeko, saltzeko, lizentzia emateko, kopiatzeko edo erreproduzitzeko, ez osorik ez partzialki.

TECNALIA eta TECNALIAren logoa marka erregistratuak dira, bai eta gune honetan dauden beste marka, logo edo ikono batzuk ere.

Lege-oharra

Webgune honetako informazioak, informazio finantzarioa barne dela, ez du informazioa ematea beste helbururik. TECNALIAren webgunera sartzea eta bertan dagoen informazioa edozein modutan erabiltzea hori egiten duenaren erantzukizuna da. TECNALIAk ez du bere gain hartuko informazioa eskuratzeak edo erabiltzeak eragindako ondorio, kalte edo galerarik.

TECNALIAk ez du konpromisorik hartzen webgune honetako bere datuak mantentzeko eta eguneratzeko, eta gune honetan jasotako informazioan egindako edozein akats edo hutsegiteri buruzko hutsen zerrenda argitaratzeko; eta errefusatu egiten du horren inguruko erantzukizun guztia. Halaber, informazioa noiznahi gehitzeko eta dagoena aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea du TECNALIAk.

TECNALIAk ez du bere gain hartzen webgune honen bidez eskura daitezkeen hirugarrenen orrietan jasotako informazioaren gaineko erantzukizunik.