- Berrikuntza eta teknologia funtsezkoak badira zure erakundearen estrategian eta egunerokoan.
- Ezagutza onura bihurtu nahi baduzu zure erakundearentzat eta bezeroentzat, eta balio gizartearentzat.
- TECNALIArekin bat bazatoz, eta zuk ere uste baduzu ikerketa aplikatuak eta soluzio teknologikoek mundu oparoagoa eta hobea eraikitzen laguntzen dutela.
- Ekimen berritzaileak partekatu nahi badituzu zenbait jarduera-sektoretan liderrak diren beste erakunde batzuekin.
- Arazo konplexuen erantzunak behar badituzu, eta ezagutza multiteknologikoa eta sektore anitzekoa sortzetik hurbilago egon nahi badituzu.
- Uste baduzu lankidetza dela etorkizunari aurrea hartzea eta hura bizitzea —ez hartara egokitzea— ahalbidetuko duten benetako konponbideak aurkitzeko modurik onena.
TECNALIAko bazkide izateak dituen onurei buruz gehiago jakin nahi baduzu eskaera bidali aurretik, deskargatu ondoren ageri den dokumentua. Nahikoa da ondoko formularioa betetzea.
Hala ere, eskabide-prozesuari, abantailei edo baldintzei buruzko zalantzarik sortzen bazaizu, bidali mezu elektroniko bat members TECNALIAra. TECNALIAko pertsona batek argituko dizkizu zalantzak.


