TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentro bat da, erreferentziakoa Europa osoan, eta haren misioa teknologia BPG bihurtzea da, gizakion bizi-kalitatea hobetzeko, enpresentzat negozio-aukerak sortuz, BRTAko (Basque Research and Technology Alliance) kidea delarik.
Enpresekiko lankidetzan, gure harreman-eredua gero eta estrategikoagoa da; konfiantzan, lankidetzan eta estrategia teknologiko partekatuan oinarritzen da, eta hauek dira gure jarduera-eremu nagusiak: eraldaketa digitala, fabrikazio aurreratua, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, osasuna eta hiri-ekosistema.
Espainiako lehen erakunde pribatua gara Europako Batzordearen Horizon 2020 programako kontratazio, parte-hartze eta lidergoei dagokienez, eta Europako patenteen eskaeretan, berriz, bigarrena.