Nanoteknologia erabiltzen dugu funtzionalitate berriak dituzten materialak eta produktu berritzaileak garatzeko eta, hala, industriaren eta gizateriaren erronka handi batzuei erantzuteko. Gure I+Gko jarduerak laborategietan hasten dira, eta eskala piloturaino iristen, eta nanomaterialak nahiz azken produktuak sortzen ditugu.

    Hauek dira nanoteknologian egiten ditugun I+Gko jarduerak:

    • nanomaterialak sintetizatzea eta funtzionalizazioa, hala nola nanopartikulak, nanozelulosa eta grafenoa
    • gainazal nanoegituratuak ekoiztea
    • eta nanomaterialak azken produktuetan sakabanatzea, sartzea edo integratzea; bereziki, aparteko prestazioak dituzten askotariko izaera kimikoko material aurreratuetan.

    Nanoteknologiaren bidez, sektore anitzetan erabil daitezkeen material aurreratuak eta produktuak garatzen ditugu:

    hidrogenoaren teknologietarako materialak, gasak bereizteko mintz selektiboak, zenbait aplikaziotarako nanozelulosa ekoiztea, ura gatzgabetzeko desionizazio kapazitiboa, aerogelak, eraikuntza-material jasangarriak eta funtzio anitzekoak, nanoemultsioak, aleazioak eta material metalikoak, proiekzio termiko bidezko estaldurak, funtzio anitzeko konposite eta polimeroak, itsasgarriak eta buckypaper-ak, besteak beste.

    Yolanda De Miguel doktorea
    Yolanda De Miguel doktorea
    Nanoteknologia-arduraduna

    KANPO-ALIATUAK

    Enpresa

    ENPRESAK ETA AKTIBOAK

    H2SITEk kalitate handiko H2-a in situ ekoizteko soluzioak eskaintzen ditu, industriarentzako kostuak aurreztuz eta etorkizuneko mugikortasuna ahalbidetuz.
    Informazio gehiago