
Robot berriak sortzen ditugu, ibilgailuak eta prozesu industrialak automatizatzen ditugu, robotei autonomia ematen diegu eta pertsonen gaitasunak areagotzen ditugu.
Robot eta sistema automatizatu berriak sortzen ditugu (beso robotikoak, ibilgailu automatizatuak, dronak, exoskeletoak eta abar), erabakitzeko ahalmena ematen diegu, prozesu industrialak automatizatzen ditugu, gizakiaren eta robotaren arteko elkarreragina zaintzen dugu, eta pertsonen gaitasunak areagotzen ditugu.
Gainera, “giltza eskura” ereduko aholkularitza, kontzeptu-probak, garapen teknologikoa eta integrazioak eskaintzen ditugu. Basque Digital Innovation Hubeko robotika nodoa ere koordinatzen dugu.
Gure esperientziari esker, sistema mekatronikoak diseinatu, kontrolatu eta automatizatu ditzakegu, baita kontrolerako eta erabakiak hartzeko softwarea eman ere, inguruneko aldaketetara modu autonomoan egokitu ahal izateko.
Gaitasun horiek interesgarri zaizkie, esate baterako, produktuak hobetu nahi dituzten ekipamendu-fabrikatzaileei, efizientzia hobetu nahi duten azken erabiltzaileei, edo azken berrikuntzak bezeroei transferitu nahirik dabiltzan ingeniari eta integratzaileei.
Automatizazioko, robotikako eta kontrol mekatronikoko gako-teknologiak:
Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.
Aktibo teknologiko