Azpiegitura

    Ekipamendu elektrikoen saiakuntzetako laborategia

    Laboratorio de ensayos a equipos eléctricos

    ISO, UL, ASTM, CEN, NF, IEC eta UNE arauen arabera 300 saiakuntza elektriko desberdin baino gehiago egiteko aukera ematen duen laborategia (potentzia, goi-tentsioa, LV, MV, potentzia-elektronika eta ingurunekoak).

    Gainera, 25 urtetik gorako esperientzia dugu saiakuntza elektrikoetan, eta gure adituek araudi berriak garatzeko foro teknikoetan eta araudiei buruzkoetan parte hartzen dute.

    Deskribapena

    Laborategi honetan produktu hauek ebaluatzen dira:

    • Banaketa-transformadoreak.
    • Tentsioa eta intentsitatea neurtzeko transformadoreak.
    • Eraldaketa-zentroak.
    • Behe-tentsioko eta tentsio ertaineko tresnak: gelaxkak, etengailuak, ebakigailuak.
    • Koadroak eta inguratzaileak.
    • Behe-tentsioko fusibleak, isolagailuak eta tapa-zeharkatzekoak.
    • Neurtzeko, babesteko eta kontrolatzeko ekipamenduak.
    • Segurtasuneko ekipamenduak eta materiala.
    • Inbertsore fotovoltaikoak eta bihurgailuak.
    • Potentzia-elektronikako ekipamenduak.
    • Kableak eta osagarriak, kondentsadoreak, tximistorratzak…

    Nori zuzendua

    • Ekipamendu elektrikoen fabrikatzaileak
    • Elektrizitate-konpainiak
    • Ingeniaritzak eta instalatzaileak

    Akreditazioak eta aintzatespenak

    Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE148
    Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
    Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
    Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
    Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
    Behe-tentsioko segurtasuneko 2014/35/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
    Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
    Neurketa-tresnetako 2014/32/ EU MID Direktibarako erakunde jakinarazia
    Lovag
    LOVAG (Tentsio Baxuko Hitzarmen Taldea) Europako elkarteak erregistratutako ES-02 laborategia
    IEC
    IECEEren CB eskemen saiakuntzetarako laborategia

    Sare elektriko adimendunetarako eta garraio- eta banaketa-sareetarako saiakuntzen katalogoa (ingelesez)

    Deskargatu PDFa