Únete al equipo

    Egin bat taldearekin

    TECNALIAn ingurune kolaboratibo, nazioarteko eta dinamikoa aurkituko duzu; adituengandik ikasteko, punta-puntako proiektuetan parte hartzeko eta etorkizuna eraldatzen duten irtenbideak garatzeko aukera izango duzu. Zure ibilbide profesionala bultzatuko dugu, haztera, sortzera eta aldaketa gidatzera inspiratuko zaituzten erronkak eskainiz.

    Lan-eskaintzak

    O

    Lan-eskaintzak

    Egin lana bikaintasun teknologikoko lantalde batean, non berrikuntzak eta ezagutzak bat egiten baitute gizateriaren erronka teknologiko handiei aurre egiteko. Nazioarteko eta diziplina anitzeko ingurune bateko kide izango zara, eta, mundu osoko adituekin eta erakundeekin lankidetzan, erronka horiek enpresen eta gizartearen aurrerapena bultzatuko duten benetako soluzio eta negozio-aukera bihurtzeko lanean ariko zara.

    Eskaintzak ikusi

    Doktoretzak

    Doctorados

    Doktoretzak

    Gure ikertzaile adituekin batera garatuko duzu zure doktoretza-tesia, gizartean benetako eragina duten ildo berritzaileetan eta gaur egun erakundean garatzen ari diren I+G proiektuetan parte hartuz. TECNALIAn tesi-zuzendarikidetza bat izango duzu, maila zientifiko gorenera iristeko; eskura izango duzu abangoardiako ekipamendu teknologikoa; eta ingurune dinamiko, nazioarteko eta diziplina anitzeko batean ariko zera.

    Gure doktoretzak kontsultatu

    Praktikak eta gradu- edo master-amaierako lana

    Pr

    Praktikak eta gradu- edo master-amaierako lana

    TECNALIAn praktikak eta gradu- edo master-amaierako lanak egiteko aukerak eskaintzen ditugu; zuzenean unibertsitateen bidez kudeatzen dira. Ikerketa aplikatua maite baduzu eta ingurune teknologiko eta berritzaile batean esperientzia profesional bat bizi nahi baduzu, benetako proiektuetan parte hartu ahal izango duzu gure diziplina anitzeko lantaldeekin batera. Zure praktikak TECNALIAN egin nahi badituzu, jarri harremanetan zure unibertsitateari dagokion sailarekin, zer deialdi eta prozesu dauden jakiteko.

    Ezagutu deialdi aktiboak