
Neurorrehabilitazioaren alorreko garapen teknologikoen katalogoa (ingelesez)
Deskargatu PDFaGure jarduera teknologikoa eraldaketara bideratuta dago; hain zuzen ere, epe luzeko osasun- eta zaintza-sistemak, elikadura, garraioa, etxebizitza, hiria eta lantokia eraldatzera.
Pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea zaindu eta hobetuko duten ingurune osasungarrien garapenaz arduratzen gara. Hori dela eta, epe luzeko osasun- eta zaintza-sistemak, elikadura, garraioa, etxebizitza, hiria eta lantokia eraldatzera bideratzen dugu gure jarduera teknologikoa.
Hauek dira gure helburuak:
Gure eskaintza
Bete formularioa eta eman zure erakundea aldatzeko urratsa.
Elikadura-osagaien ondorio positiboak maximizatzen ditugu, haiek modu kontrolatuan babestuz, egonkortuz eta askatuz. Era berean, gure bezeroen artean osagai naturalen, teknologikoen eta funtzionalen zorro berriak garatzen laguntzen dugu, biztanlerian inpaktu handia duten gaixotasunak prebenitzeko. Arlo hauetan lan egiten dugu:
Nutrizio-balio handiko elikagaiak eta health claim elikagai-zorro berriak garatzen ditugu gure bezeroentzat, bai eta elikadura-osagarriak ere, eta, aldi berean, haien produktibitatea handitzen dugu 4.0 paradigmarekin, prozesu konplexuetako elikagaien kalitatearen kontrola bermatuz, elikagai-iruzurra hautemanez eta azpiproduktuak diru-iturri berri gisa balioetsiz. Arlo hauetan lan egiten dugu:
Proiektu farmazeutikoen kudeaketa sinplifikatzen dugu, eta gure bezeroek fase bakoitzean dituzten beharren araberako sendagai-sortak fabrikatzen ditugu. Halaber, haien fabrikazio-prozesuak automatizatzen ditugu, sendagaiaren trazabilitatea bermatzen dugu eta faltsifikazioaren edo alterazioaren aurka borrokatzen gara; horretaz gainera, nutrizeutikoetan oinarritutako negozio osagarriak garatzen laguntzen dugu. Era berean, sendagaien administrazioan berritzen dihardugu, eraginkortasun handiagoko eta ondorio kaltegarri gutxiagoko medikuntza pertsonalizaturantz aurrera eginez. Arlo hauetan lan egiten dugu:
Produktu biomedikoak funtzionalizatzen, ezaugarritzen eta sentsorizatzen ditugu, pazienteengan ager daitezkeen arriskuak minimizatuz. Gainera, haien segurtasuna eta funtzionaltasuna ebaluatzeko beharrezko saiakuntzak egiten ditugu, baita CE marka lortzeko ebaluazioak ere. Arlo hauetan lan egiten dugu:
Ehunak birsortzeko eta berreraikitzeko terapien eraginkortasuna areagotzen dugu, euskarri-sistema berritzaileen bitartez. Biotinta funtzionalak eta bioitsasgarriak garatzen ditugu 3D inprimatze- eta bioinprimatze-tekniketara egokitzeko eta fabrikazio-kostuak merkatzeko. Arlo hauetan lan egiten dugu:
In vitro detekzio- eta diagnostiko-plataformak hobetzen ditugu produktuak zehaztasun eta fidagarritasun handiagoz eskaintzeko, eta haien industria-eskalatzea errazten dugu. Ardura sortzen digu diagnostikoa point-of-care edo arreta-unera hedatzera lortzeak, eta, ondorioz, eramangarritasuna eta kosturik apalena izateak. Gainera, analisi eta diagnostiko genetikoko zerbitzuak eskaintzen ditugu, populazio-baheketako eta ugalketa-genetikako programak babestuz. Arlo hauetan lan egiten dugu:
Adimen analitikoa txertatzen dugu instrumentazio medikoko ekipoetan, profesional klinikoaren erabakia errazteko, diagnostikoaren zehaztasuna hobetzeko eta irudiaren proba osagarrietatik datozen denbora eta kostuak murrizteko. Era berean, automatizaziorako teknologia garatzen dugu laborategietan prozesamendu-teknikak erabiltzeko eta, ondorioz, ekoizpen-gaitasuna areagotzeko.
Arlo hauetan lan egiten dugu: Irudi bidezko diagnostikoan laguntzeko sistemak (histopatologia, onkologia, dermatologia, neuroirudia), hainbat teknika oinarri harturik, hala nola ikusmen-antzekotasuna bilatzeko eta adimen analitikoa txertatzeko teknikak tresna medikoen fabrikatzaileentzat, irudi medikoen prozesamendua, laborategietako prozesamendu-tekniken automatizazioa, biopsia optikoa, teknologia fotonikoarekin datuak tratatzea eta ikusizko biomarkatzaileak sortzea.
Osasun-zerbitzu publiko eta pribatuak modernizatzen dituzten soluzioak garatzen ditugu, jakintza eskuratzea eta partekatzea ahalbidetuz, osasun-erregistroen fidagarritasuna eta bortxaezintasuna bermatuz, erabaki klinikoak hartzeko laguntza eta erraztasunak eskainiz, pazientearen tratamenduarekiko atxikidura sustatuz eta osasun-arloko profesionalak baldintza errealetan trebatuz.
Arlo hauetan lan egiten dugu: Profesional klinikoari, pazienteari eta osasun-sistemari berari lotutako prozesuen eraldaketa digitala, metadatu klinikoaren analisi aurreratua, herrialdeen arteko datu medikoen interoperabilitatea, osasun pertsonalizaturako gailuak eta aplikazioak, gamifikazioa, profesionalen trebakuntza birtuala, telemedikuntza, laguntzaile birtualak (PLN-Speech), adimen artifiziala eta erabaki klinikoetan laguntzeko sistemak.
Nerbio-sistemari, sistema kardiobaskularrari eta arnasketa-sistemari lotutako errehabilitazio-terapia abangoardistak, pertsonalizatuak eta kostuen aldetik eraginkorrak eskaintzeko kapaz diren gailu mediko berrien garapenari heltzen diogu, paziente gehiagori arreta emateko gaitasuna areagotuz eta errehabilitazioaren emaitzetan jauzi kualitatibo bat sortuz. Gainera, orpoz orpo lan egiten dugu profesional klinikoekin eta enpresekin, neuromodulazio-gailu berri eta disruptiboak bizkorrago merkaturatzeko. Arlo hauetan lan egiten dugu:
Plataforma eta gailu robotikoak garatzen ditugu: profesional klinikoen erabilgarritasuna eta onarpena maximizatzen dute, moldakorrak dira ebakuntza kirurgikoei dagokienez, eta gehiago zehazten eta murrizten dituzte kirurgia-denbora eta ehun eta organoetan izan daitezkeen kalteak, ebakuntza ostean bizkorrago errekuperatzea ahalbidetuz. Era berean, baldintza errealetan trebatzeko soluzioak aztertzen ditugu, osasun-arloko profesionalek operazioak egin aurretik. Arlo hauetan lan egiten dugu:
Lanean segurtasuna bermatzen eta laneko lesioak eta bajak gutxitzen laguntzen duten gailu wearableak eta entrenamendu-sistema immertsiboak berritzen ditugu, eta, haiei esker, produktibitatea areagotzea lortzen da aldi berean. Arlo hauetan lan egiten dugu:
Ingurune seguru eta osasungarriak bermatzen laguntzen dugu, hiri-inguruneetako osasuna eta erosotasuna modu integralean landuz: esaterako, ingurumen-kalitatea, klima-aldaketa eta osasun-alertak kudeatzea, baina baita eraikin eta hirietako erosotasuna hobetuko duten elementuak eta espazioak diseinatzea ere, zahartzen ari den biztanleriaren beharretara egokituta. Arlo hauetan lan egiten dugu:
Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.