Teknologia

Metalak: Material, prozesu eta produktu metaliko jasangarriak

METALES: Materiales, procesos y productos metálicos sostenibles

Material eta osagai metalikoen portaera ikertzen dugu, diseinua, prozesatzea, osotasuna, erabilera eta birziklapena barnean harturik.

Ikuspegi holistikoa aplikatzen dugu: zientzia, ikerketa eta garapena uztartzen ditugu planta pilotu industrialean eginiko baliozkotzearekin. Hari esker, berrikuntza sortzen dugu metalaren industria lehiakor egiteko eta ingurumenaren aldetik jasangarri bihurtzeko, ekonomia zirkularraren aldeko apustua eginez.

Gure jakintzari eta esperientziari esker, balio erantsi handiko produktu metaliko berriak garatzen ditugu, eta, fabrikazio-prozesuekin batera, optimizatu egiten ditugu baliabideen efizientziaren eta zirkulartasunaren ikuspegitik.

Balio-kate osorako aliatu teknologikoa gara: metala hornitzen duten enpresak, birziklatzea, siderurgiak, fundizioak, osagaien fabrikatzaileak, tratamendu termikoak, akaberak, moldeak eta lanabesak, labeen fabrikatzaileak eta OEMak, betiere berrikuntza, lehiakortasuna eta jasangarritasuna bilatzen badituzte, merkatu berrietara iristeko.

 Ekoizpen-material eta -teknologia jasangarriak:

  • Aleazio metalikoen diseinua eta garapena.
  • Teknologiak eta prozesuak: siderurgia, galdaketa, konformazioa, forja, pulbimetalurgia, fabrikazio gehigarria, proiekzio termikoa eta batze-prozesuak.
  • Ekuazioetan, datuetan eta eredu hibridoetan oinarritutako iragarpen-ereduak. Simulazio fisikoa.
  • Karakterizazioa eta ebaluazioa: propietate mekanikoak, kimikoak, termikoak, mikroestrukturalak eta korrosioa.
  • Hutsegiteen analisia: pitzaduraren hazkundea/kaltearekiko tolerantzia.
  • Ekonomia zirkularra: birdiseinatzea, birziklatzea, berreskuratzea eta balioztatzea.

Kanpo-aliatuak

EUSKAMPUS
Logo UPV/EHU
MONDRAGON UNIBERTSITATEA
F4E (Fusion for Energy)
ESS Bilbao
Logo Université de Bordeaux
Ikusi gehiago

Nazioarteko presentzia

Logo EUMAT
Logo KMM.vin
EICF
SPIRE PPP on resources efficiency
ADDIMAT
Ikusi gehiago
Maider García de Cortázar doktorea

Maider García de Cortázar doktorea

Material, prozesu eta produktu metaliko jasangarrien arduraduna