Azpiegitura

    Osagai eta elikagaiak analizatzeko laborategia.

    Laboratorio de análisis de ingredientes y alimentos

    Osagai, osagarri nutrizional eta elikagaien karakterizazioa da gure laborategiaren espezializazioa. Analisi fisiko-kimikorako eta nutrizionalerako eta interes funtzionaleko molekulak ikertzeko behar den ekipamendua du.

    Deskribapena

    Azpiegitura horrek osagai, osagarri nutrizional eta elikagaien karakterizazio osoa egiteko teknika analitikoak erabiltzen ditu.

    Laborategiko ekipamenduaren espezializazio-maila altuari esker, produktu funtzionalen garapenerako interesekoak diren metabolitoak identifikatu eta kuantifikatzen ditu metabolomika ikertzeko lerroak. Hona ekipamenduak:

    • Testurometroa (ANAME).
    • Zuntz-analizagailua.
    • Proteina-analizagailua.
    • Errefraktometroa.
    • Lurrunezko arraste bidezko destilagailua.
    • Uraren jardueraren neurgailua (NOVASINA).
    • Kromatografia eta espektrofotometria:
      • UV/VISa (Perkin Elmer).
      • GC/FIDa (Variant-Agilent).
      • GC/MSa (Agilent).
      • GC/MS/MS koadrupolo hirukoitza heart-cut sistemarekin. CombiPal ekipamendua (Agilent).
      • Kromatografia likido erdiprestatzailea: Combi Flasha.
      • UV/VIS detektagailuak, fluoreszentzia eta errefrakzio-indizea dituen HPLCa (Agilent).
      • UPLC/MS/MS koadrupolo hirukoitza (Waters).
    • MDSC kalorimetria (TA Instruments).
    • Mikroskopia optikoa (Zeiss).
    • Partikula-tamainarako analizagailua eta Zeta potentziala (Malvern).

    Prozesuak osatzeko azpiegiturak ere baditugu:

    • Lehengai, estraktu eta osagaien analisia:
      • Osagai eta elikagaiak analizatzeko laborategia.
      • Bioteknologiako laborategia.
      • Mikrokapsulatzeko eta nanokapsulatzeko laborategia.
      • Elikagaiak formulatzeko laborategia.
    • Konposatu bioaktiboen bioeskuragarritasunaren eta funtzionaltasunaren azterketak:
      • Zelula-kultiboetarako laborategia.

    Nori zuzendua

    • Osagaien fabrikatzaileak.
    • Elikagaien eta edarien fabrikatzaileak.
    • Elikadura-osagarrien eta nutrazeutikoen fabrikatzaileak.
    alimentacion-saludable-tecnalia-mini

    Elikadura osasungarriaren arloko katalogo orokorra (gaztelaniaz)

    Deskargatu PDFa