Bizi-zikloa eta ekodiseinua

    Ebaluazioa eta diagnostikoa egiteko teknologiak, eta ekoizpen- eta lurralde-sistemen jasangarritasuna areagotzeko soluzio operatiboak.

    Tecnología Ciclo de vida y ecodiseño en Tecnalia para el incremento de la sostenibilidad de los sistemas productivos

    Ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarritutako ebaluazio- eta diagnostiko-metodologiak eta soluzio operatiboak garatzen ditugu, ekoizpen- eta lurralde-sistemen jasangarritasuna areagotzeko.

    Horri esker, balio ekonomikoa sortzen dugu, hala industriarako nola gizarterako, industriaren eta erakundeen jasangarritasuna bilatuz, baita hiriena eta lurraldearena ere.

    Hauek dira funtsezko teknologiak ekonomia zirkularra lortzeko soluzioak eskaintzeko:

    • Produktuen ekodiseinua C-LCA, LCC, SLCA, LCSA, karbono-aztarnak, ekologikoak eta hidrikoak erabiliz.
    • Material Flow Analysis: hiriko metabolismoaren eta masa eta materialen balantzeen analisia, hirietan, sektore batzuetan eta besteetan, eskualdeetan edo nazio osoan.
    • Eredu hibridoak (DEA, adibidez), ebaluazio teknologikoa eta ekonomikoa ez ezik ingurumenari dagokiona ere egiteko.
    • Balio-kate bateko eragileen arteko lankidetzarako metodologiak eta tresnak, bizi-zikloa optimizatzeko, sinbiosi industriala sustatzeko eta sinergiak bilatzeko lurralde edo eskualde batean.
    • Eskualdeko eta nazioarteko estrategiak egiteko metodologiak eta tresnak, eta baliabide-kontsumoaren efizientzia lortzeko erremintak aztertzea eta diseinatzea.
    Aritz Alonso
    Aritz Alonso
    Bizi-zikloaren eta ekodiseinuaren arduraduna

    Kanpo-aliatuak

    Gaiarekin loturiko katalogoak

    Access our catalogs on scientific dissemination, products, services, and technologies. Our main goal is to transform scientific knowledge into innovation and technological solutions that create economic and social impact.